AEBetako Gobernua ziber-borrokan transgenikoen alde?

  • AEBetako zerbitzu sekretuek produktu transgenikoak saltzen dituzten multinazionalen interesen arabera egiten dute lan, zientzialariak jazarri eta webguneak erasotzeraino. Hori iradokitzen duen artikulua argitaratu du Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak, Monsanto multinazionala eta AEBetako Gobernuaren arteko loturak haizatuz.


2013ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Amerikako Estatu Batuetako artoaren %90a transgenikoa da. (Argazkia: agrobio.org)

Produktu transgenikoek giza gorputzean duten eraginaren inguruko lanei ahotsa ematen dieten webguneak erasoak jasaten dituzte, hedabide alemaniarraren arabera. Judy Carman doktore australiarraren lanak biltzen dituzten webguneak dira horren adibide. Atari horien bisitarien IPak aztertuz ondorioztatu dutenez, Monsantok ez ezik, AEBetako armadak, Itsas Armadaren informazio zentroak eta Barack Obamak zuzendutako gobernuarekin lotutako beste zenbait erakundek ere webguneen jarraipena egiten dute.

Transgenikoen aurkako beste zientzialari eta talde batzuek ere arazo informatiko “susmagarriak” izan dituzte. Pasa den hilabetean, Lurraren Lagunak erakundeak glifosato herbizidaren ondorioen inguruko lan bat aurkeztu nahi zuen. 18 herrialdetan argitaratzeko saiakera egin ostean, antolatzaile nagusiaren ordenagailua ezgaitu zuen birus batek. Hurrengo egunetarako programatutako konferentziak kolokan jarri zituen horrek. Monsanto enpresak 1.700 miloi euro fakturatzen ditu glifosatoaren salmentari esker.

Multinazionalaren ordezkariek ukatu dute erasoekin loturarik dutenik: “Baieztapen zalantzagarriak egiten dituzte gure lana gutxiesteko asmoz, inongo oinarri zientifikorik gabe”.  Monsantorekin kritikoak diren sektoreek aldiz, enpresak erakunde publikoekin eta segurtasun enpresa pribatuekin duen “harreman estua” nabarmendu dute.

Europa jomugan

AEBetan ekoizten den artoaren %90ak aldaketa genetikoak jasan ditu, eta mundu osoan portzentajea igotzen ari da. Aldiz, Europar Batasuneko zenbait estatuk Monsantoren teknologiaren kontra egin dute, besteak beste, MON 108 artoaren salmenta debekatuz. Haatik, AEB eta EBren arteko merkataritza askerako hitzarmena osatzeko negoziaketaren ondorioz, debekua bertan behera gera litekeela iradoki du hedabide alemaniarrak.

Islam Siddiqui hautatu du Barack Obamak nekazaritza gaietan negoziazioa eraman dezan. Diplomatiko estatubatuarrak zortzi urtez egin zuen lan bioteknologia erabiltzen duten Monsanto eta tankerako enpresen interesak defendatzen dituen CropLife America erakundean.

Iragan iluna

Monsanto nekazaritzaren sektoreko enpresa multinazionala da, hazi eta landareen aldaketa genetikoan aurreratuena. Baina ez hori bakarrik. 1971ra arte AEBetako armadak erabili zuen “Agente Laranja” pestizidaren ekoizle nagusia izan zen. Substantzia hura Vietnamgo gerran erabili zuten basoak suntsitu eta nekazaritza lurrak pozointzeko, bertako biztanleak elikagairik gabe utziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


Eguneraketa berriak daude