argia.eus
INPRIMATU
AEBek onartu dute Iraken eta Sirian zibilak hil dituztela bonbardaketetan
  • AEBetako defentsa idazkariak onartu du zibilak hil dituztela Iraken eta Sirian egindako aire-bonbardaketetan. Washingtonek gidatutako Estatu Islamiarraren aurkako koalizioa erasotzen hasi zenetik, 32 zibiletik gora hil dituzte, Libre Red agerkariaren arabera.

Nerea Ibarzabal Salegi 2015eko urtarrilaren 09a
John Kirby: “Centcom biktima zibilen hainbat salaketa aztertzen ari da, eta sinesgarritasuna dute”. (Arg: Alex Wong)

“Centcom (herrialde horietan dagoen aginte estatubatuar nagusia) biktima zibilen hainbat salaketa aztertzen ari da, eta sinesgarritasuna dute”, adierazi du Pentagonoko John Kirby bozeramaleak.

Centcomeko iturrien arabera, salaketen gehiengoa Siriatik  dator.

Libre Red-ek argitaratu duenez, AEBetako Armadak zibilen hilketa aitortzen duen lehen aldia da hau.  

Estatu Islamiarraren aurkako koalizioak iazko abuztuaren 8an ekin zion Irak erasotzeari, eta irailaren 23an hasi zituen bonbardaketak Sirian, berez bi lurraldeetan egon zitezkeen talde takfiriarrak desagerrarazteko helburuarekin. Ordutik 1.400 erasoaldi inguru egin ditu koalizioak, Libre Red-en arabera.