AEBetako defentsa idazkariak onartu du zibilak hil dituztela Iraken eta Sirian egindako aire-bonbardaketetan. Washingtonek gidatutako Estatu Islamiarraren aurkako koalizioa erasotzen hasi zenetik, 32 zibiletik gora hil dituzte, Libre Red agerkariaren arabera.
“Centcom (herrialde horietan dagoen aginte estatubatuar nagusia) biktima zibilen hainbat salaketa aztertzen ari da, eta sinesgarritasuna dute”, adierazi du Pentagonoko John Kirby bozeramaleak.
Centcomeko iturrien arabera, salaketen gehiengoa Siriatik dator.
Libre Red-ek argitaratu duenez, AEBetako Armadak zibilen hilketa aitortzen duen lehen aldia da hau.
Estatu Islamiarraren aurkako koalizioak iazko abuztuaren 8an ekin zion Irak erasotzeari, eta irailaren 23an hasi zituen bonbardaketak Sirian, berez bi lurraldeetan egon zitezkeen talde takfiriarrak desagerrarazteko helburuarekin. Ordutik 1.400 erasoaldi inguru egin ditu koalizioak, Libre Red-en arabera.
Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]
Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.
Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]
Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.
Urte... [+]