AEBek eta Israelek interes berak al dituzte Iranen?

  • Iran erasotzeko AEBen laguntza bilatu du etengabe Israelgo gobernuak azken urtetan. Hori dio Adrian Salbuchi analista argentinarrak Russia Today webgunean idatzi duen artikulu batean. Hala ere, Barack Obama aukera hori guztiz baztertzeko bidean da bere ustetan. Izan ere, AEBentzat kaltegarria da momentu honetan gatazka hori piztea.


2013ko martxoaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Netanyahu eta Obama, bien arteko bilera batean (Argazkia: samsonblinded.org)

2006an Israelek Hegoaldeko Libano erasotu zuenean, Iranek aurre egin eta bere nahiak zapuztu zituen. Ordutik, Salbuchik dioenez, Netanyahuk zuzendutako gobernua AEBen konplizitatearen bila ibili da Iran inbaditu ahal izateko.

George Bush, seguruenik, lagunei mesede egiteko prest egongo zen, baina Barack Obama Etxe Zurira iristearekin bat gauzak okertu zitzaizkion Israeli analista argentinarraren ustez. Batetik, Alderdi Demokratak ez duelako lobby judutarrarekiko hainbesteko menpekotasunik, eta bestetik, AEBetako armadak berak ez duelako gogo handirik Irakeko eta Afganistango misioen kalko bat errepikatzeko. Halaber, Salbuchik azpimarratzen du gero eta gehiago direla Israelen erreguei men egiteaz nazkatu diren estatubatuarrak.

Iran erasotzeak, ustez, Errusiarekin gatazka ekar dezake eta, analistak dioenez, ez da Obamak nahi duena.

Salbuchik dio Israelentzat funtsezkoa dela Iran ahultzea. Batez ere, Palestinako okupazio egoeraren aurrean agertu duten jarrera ikusita. AEBen interesak, ordea, ekonomikoak dira gehienbat. Iranek Txinarekin erlazio onak mantentzen ditu eta Asiako erraldoia, aldi berean, AEBetako estatu bonoetan, ia bi trilioi dolarren jabe da. Txinak diru hori aldatzearen erabakia hartzeak AEBetan inflazio izugarria eragingo luke analistaren ustez.

Hala ere, bada AEBen interesa piztu dezakeen beste kontu bat.

Petrolioaren merkatuak asko baldintzatzen du Obamaren Gobernua. Salbuchik azaltzen duenez, AEBek petrolioa erosi nahi duten bakoitzean dolarrak inprimatzen dituzte. Produktuaren mundu mailako salerosketa osoa moneta estatubatuarrarekin egiten denez, ez dio inflaziorik eragiten. Baina herrialde batzuek beste dibisa bat erabiltzen hasteak asko ahulduko lituzke AEBak analistaren ustez. Irak eta Libiako kasuak aipatzen ditu, non Sadam Husseinek eta Muammar Gaddafik euro eta dinarretan hasi zituzten salerosketak AEBek inbasiorako arrazoiak aurkitu aurretik.

Iranek ere dolarrak erabiltzen ez dituen merkatua irekitzeko asmoa eduki dezake, eta Txina, India, Venezuela eta Errusiaren laguntza izan dezake, besteak beste. Aukeratzen duten bidea edozein dela ere, Salbuchik azpimarratzen du AEBek, azken batean, euren interes ekonomikoak jarriko dituztela beste edozeren gainetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muammar Gaddafi
2018-10-28 | Karlos Zurutuza
Etxe galdua

Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.


2013-06-21 | ARGIA
Gaddafik Sarkozy finantzatu zuela diote akusazio berriek

Muammar Gaddafi libiar agintari ohiak Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen hauteskunde kanpaina finantzatu zuen 2007an, elkarren arteko bileretan itzultzaile bezala aritu zen Moftah Missouri enbaxadore libiarrak jakinarazi duenez.


Zergatik egin dio eraso Frantziak Maliri?

Frantziako armadak Maliren kontrako erasoa hasi zuen joan den ostiralean. Interbentzio militarraren zergatia, Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren esanetan, "mehatxu terrorista" geldiaraztea da. Baina, zein da erasoaren testuingurua?


2012-03-13
Gaddafik Sarkozyri 2007ko hauteskundeetarako 50 milioi euro eman zizkiola zabaldu dute

Mediapart egunkari digitalari filtratutako epaiketa prozesu bateko dokumentu sekretuaren arabera, Muammar al Gaddafi Libiako buruzagi ohiak Nicolas Sarkozyren 2007ko hauteskunde kanpaina diruz lagundu zuen. 


2012-03-07
Libia ekialdeak autonomia deklaratu du

Cyrenaicak, Libia ekialdeko eskualdeak, autonomia –hedabide batzuek "erdi-autonomia" terminoa erabili dute– deklaratu du, atzo Benghazi hirian egindako kongresu baten ostean. Tribuetako buruek eta milizietako komandante ugarik parte hartu zuten... [+]


Eguneraketa berriak daude