argia.eus
INPRIMATU
Su-etenari buruzko adostasunik ez dute lortu Turkian buruturiko bileran
  • Errusiako eta Ukrainako Kanpo Arazoetako ministroak bildu dira Turkian martxoaren 10 honetan, gerra hirugarren astean murgildu den bitartean.  Errusiako  Sergei Lavrov eta Ukrainako Dmitro Kuleba ministroak, Mevlut Cavusoglu agintari turkiarra bitartekari, elkartu dira Antalya hiriko 'Belek Regnum Karya' hotelean. Bilera bukatu dute, su-etenari buruzko aitzinamendurik gabe. Hala eta guztiz ere, elkarrizketarekin segituko dutela jakitera eman dute bi aldeek.
     

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 10
Argazkia: Cem Ă–zdel/Anadolu