AEBek 1.500 soldadu gehiago bidaliko dituzte Irakera, baina beste izen batekin

  • 1.500 soldadu estatubatuar iritsiko dira datozen asteetan Irakera, Etxe Zuriak adierazi duenez, “aliatu irakiar eta kurduak entrenatzeko Estatu Islamiarraren aurkako borrokan”.


2014ko azaroaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Orain arteko presentzia militar estatubatuarra bikoiztuko da Iraken. (Arg: Emol)

AEBetako administrazioaren hitzetan, “soldadu horiek ez dute borrokan parte hartuko”.

Orain arteko presentzia militar estatubatuarra bikoiztuko da Iraken modu horretan. 1.400 militar dauzka Washingtonek dagoeneko bertan, bi operazio zentrotan sailkatuta. Tropa berriak beste leku batean egongo dira, baina Pentagonoak ez du zehaztu non.

Horrez gain, Etxe Zuriak 5.600 milioi dolar eskatu dizkio Kongresuari, Estatu Islamiarraren kontra borrokan jarraitzeko.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irak
2023-04-09
Mendebaldearen izenean

20 urte bete ditu argazki honek, baita AEBek, Europako bere mariatxiek lagunduta, Irak inbaditu zutela. “Suntsipen handiko armak” hondatzea eta herrialdea “askatzea” izan ziren argudioak. Herrialde bat birrindu egin zuten: milioi erdi irakiar baino... [+]


Kurdistanen aurkako erasoak areagotu ditu Turkiak, gehiengoaren arreta Ukrainako gerran jarrita dagoela probestuz

Turkiak operazio militar berria abiatu zuen igandean Bashurren, PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) desegiteko argudioarekin. Kurdistango Askapen Mugimenduak salatu du Ukrainako gerraren testuinguruan Kurdistanen aurkako erasoak areagotzen ari dela Turkia, eta horrez gain,... [+]


Droneekin milaka zibil hil eta isilpean pasa dituztela frogatu dute Pentagonoaren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]


Eguneraketa berriak daude