68 herrialdetan eginiko galdeketa batek munduko bakea lortzeko etsairik handienetzat jo du AEB.
WIN/Gallup ikerketa zentroak egin du inkesta honako galderaren bidez: “Zein herrialde uste duzu dela munduko bakerako mehatxurik handiena gaur egun?”.
Estatu Batuen kontrako sentimendua ez da soilik bere “arerioen” biztanleengan agertu; Turkia edo Grezia bezalako NATOko aliatuen herritarren artean ere nabarmentzen da jarrera hori.
Galdeketa egin dutenen artean %24k uste AEB dela herrialderik arriskutsuena. Pakistanek jarraitzen dio %8rekin eta Txinak %6rekin. Atzetik ditu Afganistan, Iran, Israel eta Ipar Korea %5arekin. Alde handia ikus daiteke beraz lehenengo postuan dagoen AEBren eta gainerakoen artean.
Ekialde Hurbileko eta Afrika Iparraldeko herritarrak dira AEBekiko mesfidantza gehien erakutsi dutenak, Estatu Batuen okupazio militarra jasan duten herrialdeak hain justu.
Latinoamerikako hainbat herrialdeetako inkestatuek ere AEBren kontrako jarrera agertu dute, tartean Peru, Brasil eta Argentinakoek.
AEBetako biztanleak ere ez dira haien buruaz fido
Datu esanguratsua da galdeketa egin zuten AEBetako biztanleen %13ak haien herrialdea mehatxutzat jo izana.
Inkestan bizileku posibleez ere itaundu zen honako galderarekin: “Munduko edozein herrialdetan bizitzeko inongo eragozpenik ez balego non biziko zinateke?”
Paradoxikoki, AEBak dira munduko biztanle gehienek bizi nahi luketen herrialdea.