"AEBetako Gobernua ereindakoa jasotzen ari da"

  • AEBetako Gobernua ereindakoa jasotzen ari dela uste du Neil Clark kazetariak, Libian, Egipton, Palestinan, Iranen eta beste hainbat herrialdetan AEBetako enbaxaden aurka gertatzen ari diren erasoen harira. "Arabiar altxamenduak babestu ditu, eta kolpea bueltan datorkio orain", dio RT telebista kate errusiarrak egindako elkarrizketan. NATOrekin ere oso kritiko agertu da kazetaria: "Esku hartu duen lekuetan, hondamena ekarri du".


2012ko irailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AEBetako enbaxaden aurkako erasoak areagotzen ari dira.

Adibide moduan Libia jarri du Clarkek: "AEBetako Gobernua kontrola galtzen ari da herrialde horretan, eta bera da, hain justu, egoera hori elikatu duena. Arabiar herrialdeetako altxamenduak euren intereserako babestu dituzte AEBek, eta orain kolpea bueltan etorri zaie. Gaddafi diktadorea zen, baina Libia herrialde egonkorra zen. NATO oposizioari laguntzen hasi zenean, 2011n, manifestazio baketsuak biziki gogortu ziren. Munduari begiratzen badiogu, ikusiko dugu NATOk esku hartu duen lekuetan hondamena gertatu dela, Iraken, Kosovon, Afganistanen, Somalian... Noiz ikasiko dute haien jokabideak heriotza eta hondamen gehiago besterik ez dakarrela?".

Clarken hitzetan, AEBek euren politika aldatu beharra dute: "Herrialde horiei utzi behar zaie dauzkaten arazoak beren kabuz konpontzen". Dena den, Washingtonen "neokontserbadoreek" botere handia dutela dio, eta eurak direla nazioarteko agenda kontrolatzen dutenak.

Haserrea areagotu duen filma

AEBetako enbaxaden aurkako erasoak Innocence of Muslims izeneko filmak eragin ditu. Arabiarrek diote pelikulak islama iraintzen duela, eta AEBak egin dituzte erantzule. Filma nork egin duen ez dago argi, baina hainbat hedabidek (The Wall Street Journalek, esaterako) azaldu dute egilearekin hitz egin dutela, eta poliziaren babespean dagoela jada.

Protestei buruzko informazioa zuzenean (Al Jazeera).

Neil Clark kazetariari elkarrizketa RT telebista katean:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude