AEB: 100 biztanleko 88 arma

  • “Lagun bat duzu Etxe Zurian”. Hitz horiekin agurtu zuen Donald Trump AEBetako presidenteak Erriflearen Elkarte Nazionala (NRA, ingelesezko siglekin) presidentetzara iritsi zenean. Gauza jakina da AEBetan armen industriak duen indarra. Munduan biztanleko arma gehien dituen estatua da, besteak beste.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko urriaren 05a

Aurreko igandean, 59 hildako eta 500 zauritutik gora utzi zituen Las Vegas hirian izandako atentatuak. Erasoa suzko arma baten bidez egin zuen erasotzaileak, antza denez, denda batean erositako legezko arma baten bidez. Atentatua dela eta, armen kontrolaren gaia berriz ere mahai gainean jarri dute zenbait sektorek. Hemen datu batzuk:

Nazio Batuen Erakundeak 2012an kaleratutako ikerketa baten arabera, AEBetan 100 pertsonako 88 suzko arma dituzte bataz beste. Munduan, biztanleko arma gehien dituen estatua da. Yemen da zerrendan bigarrena, 100 pertsonako bataz beste 54,8 arma dituztelarik.

Munduko biztanleen %5ek etxean armaren bat du. Ehuneko bost horietako %35-%50 artean Estatu Batuarrak dira, “Small Arms Survey”-k 2007an kaleratutako ikerketa baten arabera.

Urtero 30.000 herritar hiltzen dira AEBetan suzko armen ondorioz eta horietako bi herenak beren buruaz beste eginda. Aldi berean, urtero 100.000 pertsona inguru zauritzen dira armengatik, Health Affairs aldizkariaren esanetan.

Kanal hauetan artxibatua: AEB  |  Donald Trump  |  Arma Elkartea

AEB kanaletik interesatuko zaizu...
Bai ala ez baino harago

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan jakin zuten zientzialariek emakume bat norberaren obuluz ernaldu ez zen umeaz erditu zitekeela. Orain herritarron ahotan dago gaia, gure ingurukoek egin dutelako edo egin nahi dutelako, eta batez ere, aldeko eta aurkako iritzi abaniko handia dagoelako. Euskal Herrira 250 haur inguru datoz urtero atzerriko emakumeen umetokietan hazita. Hemen debekatuta dago. Eztabaida ez da legeztatu edo debekatu, hori baino askoz korapilatsuagoa da. Konplexutasun hori ulertzeko... [+]


2017-11-02 | Unai Brea
Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?

2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengoa glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen baimena aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak, erabilerari inolako mugarik ipini gabe.


2017-11-02 | Andoni Mikelarena
Trumpek heriotza zigorra eskatu du Manhattango erasoen egilearentzat

Zortzi pertsona hil eta dozena bat zauritu ziren asteartean New Yorken izaniko atentatuan. Donald Trump AEBtako presidenteak erasotzailearentzat heriotza zigorra eskatu du.


'Maria' urakanak baino lehen zorrak suntsitu du Puerto Rico kolonizatua

Irailaren 20an Maria 5. kategoriako urakanak astindu zituen Antillak, kategoria bereko Irma-k jipoitu eta hamabost egunera. Txikiziorik handienak jasandakoen artean dago Puerto Rico, teorian AEBen probintzia baina benetan konpainia yanki handien kolonia dena.  Zor publiko erraldoi baten atzaparretan harrapatuta, zikloiak eragindako kalteei aurre egiteko ahalmenik gabe bizirautera kondenatuta daude puertorricarrak. 


Pertsona hil zen eta mitoa jaio

Urriaren 9an 50 urte bete dira Ernesto Guevara de la Serna Boliviako La Higuera mendialdeko herrixkan hil zuela Boliviako armadak, AEBetako CIAren laguntzaz. La Higueratik Vallegrandera eraman zuten gorpua.


2017-10-13 | ARGIA
Historiako suterik hilgarriena kiskaltzen ari da Kaliforniako mahastien eskualdea

Ostiral eguerdira arte 31 ziren hildakoak Kaliforniako iparraldea kiskaltzen ari diren suteen eraginez, baina ziento bat baino gehiago desagertuta dagoela diote hedabideek. Suteok kalte handiak eragin dituzte munduko ardo famatuenetakoak ekoizten dituzten mahastietan.


2017-10-13 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean IARC erakundeak –minbizia aztertzen duen OMEren menpeko organismoa– glifosatoa seguraski kantzerigenoa dela esan arren.


2017-10-08 | Axier Lopez
Beste erreferenduma

Ekialde Hurbila aldatzen ari da. Ohi bezala, odolez, eta kanpoko interes ekonomiko eta geo-politikoen menetara. Arabiar udaberriekin hasitako aroak, gerra eta eskuhartze inperialisten garaiari utzi zion lekua –Siriako guda ikurrik mingarriena izanik–. Aktore politiko berriak eratu dira, aliantzak apurtu eta berriak sortu, baita mapan, de facto, aldaketak eragin ere.


2017-10-03 | Andoni Mikelarena
59 hildako eta 500dik gora zauritu AEBtako erasoan

59 hildako eta 500dik gora zauritu. Horiek dira igande gauean Las Vegas (Nevada, AEB) hirian gertaturiko tiroketaren emaitzak. Azken urteetako sarraskirik handiena izan da Ameriketako Estatu Batuetan.


2017-09-29 | NBC News
Edward Snowden-en buru barruan
MULTIMEDIA - dokumentala

2014ko maiatzaren 28an, NBC telebista kate estatubatuarrak 40 minutuko elkarrizketa zabaldu zuen Edward Snowden CIA eta NSA agentzietako kide ohiarekin. Elkarrizketa astebete lehenago grabatu zen Moskun —grabazioa bost ordutan egin zen, hotel batean—, eta bertan Snowden-ek defendatu egin zuen salatu izana AEBetako gobernuak ezarritako zaintza masiboko programak.

Brian Williams kazetariak egin zuen elkarrizketa, NBC Nightly News albistegiko aurkezlea, eta bertan, Snowden-ekin... [+]


Eguneraketa berriak daude