Adolfo Araiz izango da EH Bilduren zerrenda buru Nafarroan

  • Adolfo Araiz izango da EH Bilduren zerrenda burua datorren maiatzeko Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Izendapen ofiziala larunbatean egingo du koalizioak. Araiz abokatua da eta gaur egun Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile lanetan ari da.


2014ko urriaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Adolfo Araiz gaur egun Sakanako Mankomunikateko kudeatzailea da (ARg.: Noticias de Gipuzkoa).

Tafallarra da, 1961an jaioa, eta ezker abertzaleko buruzagi historikoen artean da. HBko Mahai Nazionaleko kidea eta Nafarroako Legebiltzarreko kidea  zen 1997an Auzitegi Gorenak HBren zuzendaritza osoa epaitu eta zigortu zuenean, ETAk Alternatiba Demokratikoaz egin zuen bideoa HBk bere hauteskunde publizitate tartean eman zuelako. 1999an Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen zigorra.

Nafarroako lehendakaritzarako hautagaiak finkatzen doaz apurka. UPNk abuztuaren amaieran iragarri zuen Yolanda Barcina izango zela hautagaia eta Geroa Baik ere, aurreikusi bezala, Uxue Barkos izango zela finkatu zuen irailean. PSNk argitzeko du oraindik nor izango den, baina bi hautagai nagusi dira eta PSNko militanteek urriaren 19an hautatuko dute Maria Chivite eta Amanda Acedoren artean. Chivite PSOEko senataria da gaur egun, sektore ofizialistaren hautagaia eta 673 militanteren sinadurak aurkeztu ditu abal gisa primarietarako. Acedo hainbatetan foru parlamentaria izan da, sektore kritikoko burua da eta 327 sinaduren sostengua aurkeztu ditu Chiviterekin lehiatzeko.

Ezkerrak (Nafarroako Ezker Batua eta Batzarre) ez du oraindik hautagaitzarik zehaztu, PPk zerrenda aurkeztuz gero badirudi Ana Beltrán litzatekeela zerrenda buru eta Podemosek oraindik ez du publiko egin bere hautagaia. Diario de Navarra-k joan den igandean Podemoseko hautagaia Fátima Frutos izan daitekeela argitaratu zuen, baina alderdiak berehala gezurtatu zuen berria, oraindik ez dutela erabaki azpimarratuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Eguneraketa berriak daude