Adiskidetzea eta bakea erantzukizun barik

  • Herri bat bonbaz eta metrailaz txikitzean herritar guztien kontrako hilketa burutzen da. Asmoa ez da emakumeak bereiztea, edo umeak, edo gorriak, edo sinestunak. Ez, asmoa nahinor hiltzea da, eta ahalik eta gehien. Horrela, izua sortu nahi du indartsuak, ikaragarrizko beldurra herritar guztien barru-barruraino sartuz.


2016ko apirilaren 01an - 09:27

Hori egin zuten Molaren eta Francoren agindupean ari ziren faxistek, hegazkin italiarrek lagundurik, Durangon eta Durangaldean 1937ko martxoaren 31n eta ondorengo egunetan.

Egun horretako ekintza genozida salatzeko eta arbuiatzeko, Durangoko Udala, alkatea buru duela, Durangoko hilerrian dagoen oroitarriaren inguruan elkartzen da urtero, eguerdi aldera, faxistek eragindako gerran hildako herritar guztien aldeko gogo-ekitaldia egiteko.

Hilerrian egiten da ekitaldia. Hilerrian dagoen ermita edo kapera kristau batean, zeinetan oroitarri batean gerran hildako guztien izen-abizenak agertzen diren. Kristo gurutziltzatua duen kapera kristau batean egiten zaie omen gerran hildako durangar guztiei, edozein zela euren ideologia: kristauei, ateoei, sinestunei zein sinesgabeei. Gainera, oroitarrian borreroen eta eurek hildakoen izen-abizenak daude, denak batera, nahasita.

Horrela erabaki du Durangoko Udalak. Horrela proposatzen du Durangoko Udalak denon arteko adiskidetzea eta bakea, kristautasunaren babesean eta erantzukizunak bereizi gabe. Zein da kristauak ez ziren durangarrek merezi duten errespetua? Zein da biktimak izan ziren durangarrek merezi zuten errespetua?

Bada beste kontu bat ere, noiz eskatu behar diegu erantzuleei egin zuten genozidioaren erantzukizun politikoa? Noiz eskatu behar diegu Espainiako eta Italiako Gobernuei eta Armadei egin zutenagatik barkamena eskatzea?

Bestalde, martxoaren 31ero, arratsaldez, herri-ekimenean biltzen gara durangarrok bonbaketen ondorioz hil zituzten durangar guztiak gogoan hartuz, zabaltasunez eta inoren pentsamendu erlijioso edo politiko inposatu barik!

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Eguneraketa berriak daude