argia.eus
INPRIMATU
Adin txikiko neskato bati sexu erasoak egiteagatik zigortu dute gizon bat Baionan
  • Bere bilobari sexu erasoak egin zizkion gizonak. Aurrekariak zituen, dozenaka adingaberi sexu konnotazioa zeukaten deiak egin baitzizkien.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 19a

Asteazkenean pasa zen epailearen aurretik 70 urteko gizona, adin txikiko bilobari sexu erasoak egin izana leporatuta. Baionako Auzitegiak zigortu egin du, eta hemezortzi hilabateko espetxealdia agindu, gibelapenarekin. Alegia, erasotzaileak ez du bete beharko espetxealdia, beste deliturik egiten ez badu. Egindako kalteengatik, 5.000 euro ordaindu beharko dizkie erasotutako neskatoari eta haren gurasoei.

2019an jarri zuten gizonaren aurkako salaketa haurraren gurasoek. Erasoak gertatu ziren unean, neskatoak zazpi urte zeuzkan. Erasotzaileari debekatu egin diote bilobarekin harremanetan jartzea, baita adingabeak dauden tokietara gerturatzea ere. Berriak jaso duenez, gizonak aurrekariak zituen, eta Frantziako Poliziaren aurretik igaroa zen "dozenaka adingaberi sexu konnotazioko deiak egiteagatik".