argia.eus
INPRIMATU
19 urteko errefuxiatu bat tiroz hil du Turkiako poliziak, kontrol bat saihestea egotzita
  • Turkiako Gobernuak debekatu egin die 18 urtez azpikoei etxetik ateratzea, koronabirusaren krisiagatik. Horregatik, lanetik bueltan zen 17 urteko errefuxiatu siriarra poliziaren kontrol arrunt bat saihesten saiatu da, eta bularrera egindako tiro batez hil du poliziak.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 28a
19 urteko Ali al Assani Turkiako poliziak tiroz hil du.

Astelehenean gertatu zen, Adana probintzian. Gazteak ez zuen kontrol polizialean geratu nahi izan –Gobernuaren debekuari muzin egin eta etxetik ateratzeagatik 470 euroko isuna ordaindu beharko zukeen–, eta poliziaren tiroa jaso zuen, beti ere bertsio ofizialaren arabera. Gaztea ospitalera eraman zuten, eta han hil zen.

Gertaturikoa ikertzen duten bitartean, tiroa jaurti zuen polizia lanetik erretiratu dutela adierazi du Adanako Gobernuak.