argia.eus
INPRIMATU
Adimen artifizialean espezializatutako informatikaria behar du AmetzagaiƱa taldeak, euskara ardatz duten proiektuak bideratzeko
  • Ametzagaiña taldea ARGIAk, iAmetza komunikazio enpresak, Antza inprimategiak eta ADUR software kooperatibak osatzen dute.

ARGIA @argia 2025eko maiatzaren 15

Ondokoak dira lan eskaintzaren xehetasunak.

Ingeniari informatiko motibatua eta esperientziaduna bilatzen ari gara, gure Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza sailera (I+G+B) batzeko, adimen artifizialean (AA) espezializatua eta euskararen tratamendura bideratua.

Erantzukizunak
•    AA teknika aurreratuak garatzea eta aplikatzea.
•    AA arloan metodologia eta teknologia berriak ikertzea.
•    Diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan aritzea, AA aplikazioak integratzeko.
•    Euskararen erabilera sustatzen duten AA proiektuak inplementatzea.

Baldintzak
•    Informatika Ingeniaritzako Gradua izatea edota erlazionaturiko eremu batekoa.
•    AA arloko teknologien garapenean eta aplikazioan esperientzia izatea.
•    Euskararen ezagutza handia.
•    AA tresnak programatzeko eta maneiatzeko trebetasuna.
•    Taldean lan egiteko eta emaitzak eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna.

Eskaintzen duguna
•    Gure I+G sailean integratzea.
•    Lan-ingurune dinamikoa eta kolaboratiboa.
•    Hazkunde profesionalerako aukerak.
•    Gizartean eragina izango duten proiektu berritzaileetan parte hartzea.

Nola bideratu?
Baldintzak betetzen badituzu eta gure taldera batzeko interesa badaukazu, mesedez bidali zure CVa eta motibazio-gutuna: kiko@adur.com