argia.eus
INPRIMATU
Adierazpen askatasunaren mugak hizpide izango dituzte gaur ARGIAk, Diagonalek eta Eleakek
  • “Gizarte eraldaketarako #KomunikAkzioa” jardunaldietan parte hartuko du ARGIAk. Gaur arratsaldeko 17:00etan, “¿Límites de da libertad de expresión? Kazetaritza ez da delitua” solasaldia izango da EHUren Gipuzkoako campusean, Donostian. Ter Garcia Diagonal kolektiboko kidea, Eleak Mugimenduko Beñat Apalategi eta Axier Lopez ARGIAko kazetaria izango dira hizlariak.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 25
Jardunaldiaren kartela (Arg.: Calcuta Ondoan)

Jardunaldien helburua egungo hedabide hegemonikoen analisia egitea eta horiek botere handien mesedera egiten duten lana salatzea da. Bestalde, maila lokal, zein nazioartean lan egiten duten hedabide kritikoen ezagutza bultzatu nahi dute antolatzaileek.

Jardunaldiak bihar amaituko dira “Kontra-publizitatea, kontsumo jakitun eta kazetaritza anbientala” tailerrarekin.

Hitzaldiak zuzenean ikus daitezke helbide honetan: www,ehutb.ehu.es/2katea