Adierazpen askatasunaren aldeko manifestua sinatu dute Portugaleteko 33 eragilek

  • Gune publikoetan kartelak jartzeagatik isunak jarri dizkiete Portugaleteko hainbat herritar eta elkarteri. Hori salatzeko, adierazpen askatasunaren aldeko plataforma eratu dute herrian.


2016ko abenduaren 02an - 12:12
Gune publikoen erabilera kudeatzen duen araudiak adierazpen askatasuna mugatzen duela salatu dute Portugaleteko 33 eragilek (Arg: Adierazpen askatasunaren aldeko plataforma)

Portugaleteko Udalak herriko garbitasuna arautzen duen ordenantza ezarri zuen 2004an. Geroztik, araudia bete ez duten hainbat elkarte zigortu ditu 3.000 euro baino gehiagoko isunak jarriz.

Gune publikoen erabilera kudeatzen duen araudiak adierazpen askatasuna mugatzen duela salatu dute Portugaleteko 33 elkarte, alderdi politiko eta sindikatuk, eta horren berrikuspenerako parte hartze prozesu bat eskatu dute. Azaldu dutenez, Udalbatzak herritarrak informatzeko hainbat baliabide (panel digitala, herriko paretak, udal bandoak eta abar) dituen bitartean, elkarte eta taldeek taberna edo dendek uzten dieten espazioa besterik ez dute iragartzeko.

Adierazpen askatasunak “bizikidetza demokratikoan beharrezkoak diren eskubide batzuk” barnebiltzen dituela uste dute. Hala nola, informatzeko eta informatua izateko eskubidea. Eta ordenantzak informazioa helarazteko espazioak gaitu beharko lituzkeela esan dute, informatzeko baimena arautu beharrean.

Hori dela eta, Portugaleteko Udalari “exijitu” diote araudiaren inguruan eztabaidatzeko espazio bat irekitzea, eta herrian eta herriarentzat lan egiten dutenen adierazpen askatasunaren aurkako politika etetea.

Hauek dira manifestua sinatu duten 33 elkarte, alderdi eta sindikatuak: Gure Esku Dago, Harribola, Sare Portugalete, Portugaleteko Txistuzaleak, Merkatua, Portugalete Zaharra Elkartea, Pentsionistak Martxan, Lore More, Andere Bidatz, Portugaleteko Mugimendu Feminista, Marruka, Belatzak Eskaut Taldea, Aurrerantz, Amalur Eskaut Taldea, Andra Mari Eskaut Taldea, Portugaleteko Aisialdi Sarea, Oroituz Pikotos Rock Elkartea, Berri Otxoak, EH Bildu, Ernai, Equo, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Ahal Dugu, Esna Gaitezen, PCPE, Sortu, Aralar, EA, ESK, ELA, LAB eta CNT.

Mozal Ordenantza

Elkarte eta herritarrak zigortzeko “espazio publikoaren erabilera eta kaleetako garbitasuna” arautzen dituen ordenantza erabili du Udalak. Ordenantza mota hau ezarri diren Euskal Herriko –Zarautzen, Burlatan, Zumaian edo Arrasaten– eta Espainiako Estatuko leku gehienetan kontrakotasuna sortu du, kartel eta pankarta jartzeagatik eta horma-irudiak egiteagatik agintzen dituen isun eta debekuek eraginda. Araudi horien kontra azaldu diren kolektiboek “Mozal ordenantza” izendatu dute Mozal Legearekin duten paralelismoetan oinarrituta: herritarren parte-hartze eza eta ikuspegi murriztaile, errepresiboa eta debekuzalea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espazio publikoaren erabilera
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Eguneraketa berriak daude