Adi Gipuzkoako txikizio berriari: Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Plana

  • Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (ZLP) eragindako udalerrietako hainbat taldek Plan hori bertan behera uztea eskatu dute. 13 udalerriri eragiten die, Irundik hasi eta Usurbil, Lasarte eta Andoaineraino hedatzen den eremuan.


2015eko azaroaren 13an - 10:21
LZPren aurkako mobilizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian. (Argazkia: Ekologistak Martxan)

Ondorengo hamarkadetan Gipuzkoako kostaldeko lurraldearen antolamendu osoa baldintzatuko duen plana da hilabeteotan Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari dena. Herritar eta elkarteei alegazioak aurkezteko epea igandean, azaroaren 15ean, amaitzen zaie.

Zatikako Lurralde Planak (ZLP) zuzenean 13 udalerriri eragiten die, Irundik hasi eta Usurbil, Lasarte eta Andoainera hedatzen da barne hartzen duen lurraldea.

Herritarrengandik oposizio garrantzitsua piztu duten hainbat egitasmo jasotzen ditu bere baitan: Andoainen Sorbabillatik Bazkardora N-1 autobidearen trazaketa berria, Zubietako errauskailua, Abiadura Handiko Trena, Auditz-Akularreko egitasmo urbanistikoa, Donostiako hiri-erdialdetik Metroa eraikitzeko proiektua, eta abar.

Horrekin batera, gaztelaniazko siglekin ezagunagoa den PTPak Lezo-Gaintxurizketan, Zubietamendin, Irunen eta Urumea bailaran estrategikotzat ematen dituen eremuetan, lurralde okupazio bortitza dakarten poligono logistiko erraldoiak, ekipamendu handiak, azpiegiturak eta eraldakuntza urbanisitiko latzak ahalibidetzen dituzten udalez gaindiko planak ezarri nahi ditu.

Ekologistak Martxan elkarteak Donostialdea-Bidasoa Beheko PTP-ZLPren aurrean antolatzen agirian zehaztu ditu planak leku bakoitzean egingo dituen esku hartzeak.

Esaterako, guztira 1.300 hektarea baino gehiago suntsitzea planifikatzen du LZP-PTP honek, etxe berriak eraikitzeko, garraio azpiegitura erraldoiak egiteko, jarduera ekonomiko kutsatzaileak indartzeko.

Errauskailu, autopista, AHT eta beste azpiegiturez gain, 24.000 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten du planak, horietatik 15.000 Urumea ibarrean, Donostiatik Hernanirainoko korridorean, azken urteotan behin eta berriro urek itotzen dituzten erriberetan. 3.000 milioi euroko inbertsioak ere aurreikusten ditu.

Eskualdeko hainbat elkarte eta pertsonak ZLP bertan behera uzteko deia egin dute, oroitaraziz gaia Jaurlaritzak abian jarri ostean 2011an 20.000 alegazio aurkeztu zitzaizkiola planari eta Jaurlaritzak ez ziela jaramonik egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude