Abuztuan ere Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera egongo da, aurrez eskatuta

  • Aurreikusita daude ohiko bisitak hileko lehen eta azken domekan. Abuztuaren 2an eta 30ean izango dira. Bisita beste egun batean egin nahi izanez gero, eskatu egin behar da.

Goiena @goiena
2015eko uztailaren 27a
Ikasle talde bat Intxortako ibilbide tematikoa egiten. (Arg: Goiena)

Debagoieneko mankomunitateak udarako egin duen eskaintza turistikoaren barruan dago Intxortako ibilbide tematikoa. Bi bisita daude programatuta abuzturako, hileko lehenengo eta azken domeketakoak.

Bisita beste egun batean egin nahi izanez gero aurrez egin behar da eskaera. Kontaktuak dira turismo@debagoiena.eus helbide elektronikoa edo 943 796 463 / 943 718 911 telefono zenbakiak.

Bertan ematen dituzte argibide gehiago.

Oharra: Albiste hau Goienatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.

Kanal hauetan artxibatua: Oroimen historikoa  |  1936ko gerra  |  Elgeta

Oroimen historikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-15 | Mikel Mendizabal
Trabajadoriak
MULTIMEDIA - dokumentala

Espainiako 1936ko altxamentuak 1939an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallon de trabajadores” delakoetara bidali zituzten haien zigorrak betetzeko.

Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabo bilakatu zuten. Francok zigorrak eta heriotz mehatxuak erabili zituen eta gatibu lan merkearen bitartez, berak eragindako hondamendiak konpondu,  armadak behar zituen azpiegiturak eraiki eta... [+]


2017-12-05 | ARGIA
Abenduaren 8an omenaldia egingo diote Aitor Zabaletari, bere hilketaren 19. urteurrenean

Realeko jarraitzaile Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 19 urte beteko diren egunean, omenaldia deitu du Sare Antifaxistak. 13:00etan izango da Donostiako Boulevardean.


2017-12-04 | ARGIA
Maravillas izena jarri diote Iru˝eko Alde Zaharreko gaztetxeari

Maravillas Lambertoren omenez, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari bere izena jarri diote. Larunbat eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia.


"Egin orea denontzat": Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute

Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari.


2017-11-24 | Guaixe .eus
Otsaportilloko lezeak hiru izen berri eman ditu

DNA proben bidez Urbasako lezean hil zuten beste hiru gizon identifikatzeko aukera izan da.


2017-11-17 | Jon Abril
Neskatoak
MULTIMEDIA - dokumentala

Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia.

Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoakoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.

Zuzendaritza, gidoia eta grabazioak:... [+]


2017-11-10 | Gite Ipes
Gernikaren Egiak, oroimen biziko herria
MULTIMEDIA - dokumentala

Gernika oroimen biziko herriari azpimarra egin nahi diote; askotariko begirada eta iritziak jasoz. Ezezagunagoak diren gertaera historikoei arreta jarri, emakumearen ahotsa lehenetsi, eta herri mugimenduen paperaz hausnartu nahi dute dokumentalean.


2017-11-10 | Axier Lopez
Gladys del Estal ETAk hil zuela argitaratu du El Diario Vascok

Guardia Zibilak buruan tiro bat emanez hil zuen 23 urteko Gladys del Estal donostiarra 1979ko ekainean. Euskal Herrian Espainiako Gobernuak eraiki nahi zituen zentral nuklearren aurka Tuteran egindako protesta batean izan zen. Bada, atzo –azaroak 9–, Vocento taldeko egunkariak Lemoizko zentralaren inguruko erreportaje batean argutaratu du ETAk hil zuela Gladys del Estal.


Gasteizko Udalak ez ditu ikur frankistak kenduko, kokatu egingo ditu

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ez dizkie dominak eta kale-izenak kenduko frankismoarekin lotutako pertsonei. Beren garaian kokatu egingo ditu. "Eskandalutzat" jo du iragarpena frankismoaren krimenen aurkako plataformak.


2017-11-02 | Guaixe .eus
Otsaportilloko lezean gorpuzkin gehiago opatu dituzte

Aranzadi zientzia elkarteko kideak lastailaren 12a eta 15a bitartean jaitsi ziren berriro. Bi hezurdura eta makina bat hezur berreskuratu zituzten. Zein diren identifikatzeko DNA probak egiten ari dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude