argia.eus
INPRIMATU
Absolbitu egin du Beitialarrangoitia Auzitegi Gorenak

2010ko martxoaren 18a
Marian Beitialarrangoitia

Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia absolbitu egin du Auzitegi Gorenak, ABC egunkariak jakitera eman duenez. Urtebeteko kartzela zigorra eta zazpiko gaitasungabetzea eskatu zuen Auzitegi Nazionalak, terrorismoa goratzea egotzita. ANVko kide Beitialarrangoitiak txalo zaparrada eskatu zuen Sarasola eta Portu atxilotu zituztenean eta "maite zaituztegu" oihukatu zuen.