argia.eus
INPRIMATU
Feministek desobedientzia eskatu diete euskal erakundeei Abortuaren Legearen aurrean
  • Abortuaren Legearen Erreforma ez aplikatzeko exijitu die Hego Euskal Herriko mugimendu feministak EAEko eta Nafarroako Gobernuei.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 31
Gurutzetako Ospitalean egindako agerraldia. (Arg: Abortatzeko Eskubidea)

“Biktima pasibo” bihurtzen ditu lege-erreformak emakumeak, mugimendu feministako kideen esanetan. “Erabakitzeko gaitasuna ez duen subjektu” bezala markatzen dituela uste dute.

Horregatik, mobilizazioak gauzatu dituzte hilaren 27an eta 28an. Besteak beste, itxialdiak eta elkarretaratzeak.

Gurutzetako Ospitalean eskainitako prentsaurrekoan, “borrokan” jarraituko dutela jakinarazi dute, Gallardonek abiatutako egitasmoa geldiarazteko.

Abortu baten eszenifikazioa

Legea aldatuko balitz, ilegala litzateke abortu farmakologikoa. Alegia, pilula hartuta haurdunaldia etetea. Debeku hori salatzeko, pilula bana ahoratu dute Gurutzetako Ospitalean agerraldia egin duten feministek. Hala, legez kanpo geratzea kritikatu dute.