Bortxaketak eta abortuaren debekuak suizidiora eraman ditu hainbat nerabe El Salvadorren

  • Titular hori erabili du Reuters berri agentziak El Salvadorren haurdun dauden nerabeen artean suizidio kopuruak gora egin duela esateko. Kasu askotan, bortxaketa izan da haurdunaldiaren arrazoia. Emandako datuetan ikus daitekeenez, kasu askotan bortxaketa da haurdunaldiaren arrazoia.


2014ko azaroaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-11-18 09:36:31
El Salvadorren abortuaren debekuaren aurkako protesta. (Argazkia: Jessica Orellana)

“Harreman bat dago sexu erasoen eta nerabeen suizidio tasa handiaren artean. Haurdunaldia dago nerabeen suizidio gehienen atzean”, esan du Mario Soriano, El Salvadorreko Hezkuntza Ministerioko kideak, Reuters berri agentziari eskainitako  elkarrizketa batean.

Think progress hedabideak argitaratu duenez,  emakumeen aurkako biolentzia, abortuaren aurkako legea eta suizidioen gorakada estuki lotuta daude Hego Ameriketako herrialde honetan. Iaz, %17 igo zen sexu erasoen kopurua eta bortxatuak izan zirela salatu zutenen bi herenak 18 urtetik beherakoak ziren. Gainera, azken datuen arabera, bere buruaz beste egiten dutenen erdiak adin txikikoak dira.

Sorianoren hitzetan, askotan haurdun dauden nerabeek beste bide batzuk hartu behar dituzte: “Kasu gehienetan etxetik botatzen dituzte, bikoteak utzi egiten ditu eta inoiz eskolatik bidaltzera ere iristen dira”.

Abortuaren debekua

Bortxaketa kasuetan ere ezin da abortatu El Salvadorren. Horrek, abortatzeko bide ilegalak erabiltzea dakar.

El Salvadorreko Osasun Ministerioaren arabera urtean 6.500 abortu ilegal inguru egiten dira, eta laurdenak 18 urtetik beherakoei. Amnistia Internazionalek dio, zenbakiak askoz altuagoak izan litezkeela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude