argia.eus
INPRIMATU
Abortuaren aldeko Gipuzkoako plataforma omenduko dute Donostiako Piratek
  • Matti pertsonaiaren bidez, urtero Donostiako Piraten ustez interesgarriak diren ekimen eta baloreak nabarmentzen dituzte. Aurten Gipuzkoako Abortuaren aurkako plataforma omenduko dute.

ARGIA @argia 2014ko abuztuaren 08a
Piratek ostiralean aurkeztu dute Matti (argazkia: Donostiako Piratak).

“Gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa dela iritzi dugu Piratek eta Plataforma honek egiten duen lanarekin guztiz bat gatoz”, adierazi du Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduak.

2014ko Aste Nagusian, Piraten ordezkari den Ezkila kapitainarekin batera agertuko da Matti  pertsonaia.

Abortuaren aldeko plataformako Jone Arrazolak beteko du papera, Mariano Rajoy Donostian izan zenean, abortatzeko eskubidearen alde agerpen ikusgarria egin zuen kideetako bat.