Abortua despenalizatu dute Irlandan

  • Irlandako Errepublikako Gobernuak abortu legearen gaineko araudia aldatzeari buruz galdetu die herritarrei ostiralean egindako erreferendumean. Abortatu eskubidearen aldeko aldarria nabarmenki gainjarri zaio kontrakoari.

Abortu eskubidearen aldeko aldarrikapen unea (Clodagh Kilcoyne)

2018ko maiatzaren 28an - 12:20

Herritarren %64,1ak parte hartu du ostiralean egindako erreferendumean, eta alde nabarmenaz irabazi du abortu eskubidearen aldeko aldarriak. Larunbatean egindako botoen kontaketan jasotako datuen arabera, herritarren %66,4 abortua zigortzen zuen 40.3.3 artikulua ezabatzearen alde agertu da, %33,6ak kontrakoa bozkatu duen bitartean. Leo Varadkar lehen ministroak atera zituen argitara datuak, eta bere hitzetan lege berriaren zirriborroa “ahalik eta azkarren” aurkeztuko dute parlamentuan. Aurreikuspenen arabera, lege berria urtea amaitu baino lehen jarriko da indarrean. Lege aldaketaren kontra agertu diren diputatuek herriaren iritzia errespetatuko dutela adierazi dutenez gero, arazorik ez litzateke egon behar aurreikuspen horiek betetzeko.

Emaitza hauen ostean, hurrengo helburuak Ipar Irlandan abortua legeztatzea izan beharko lukeela iradoki dute hainbatek.

Aldaketak zertan datzan

Irlandako Konstituzioa sortu zenetik abortua inoiz ez da legezkoa izan, eta ostiraleko erreferendumak aurrerapausoa adierazten du bertako emakumeen oinarrizko giza eskubideei dagokienez. 8. emendakina izenez ezaguna den 40.3.3 artikulua ezabatzeak aldaketa nabarmenak ekarriko ditu, abortua ia-ia kasu guztietan debekatuta eta hamalau urteko kartzela zigorrarekin zehatuta egotetik, lehen hamabi hilabeteetan legezkoa izatera igaroko baita.

Momentuz, Bizitzaren Babesa Haurdunaldian izeneko legea jarriko dute behin-behinean. Gobernuak lege berri bat osatu eta parlamentuan aurkeztu bitartean, emakumeen beraien bizitza arriskuan dagoenean soilik abortatzen jarraitu ahalko dute.

Irlandako Gobernuak jakinarazitakoaren arabera, behin lege berria ezarrita, lehen hamabi asteetan abortatzea legezkoa izango da kasu guztietan. Emakumeak medikuari abortatzeko erabakia jakinarazi eta behin aukera aztertuta, 72 orduren ostean emakumeak erabaki berbera mantenduz gero abortatzeko pilula bat emango zaio.

Hamabi eta 24 asteko abortuei dagokienez, ordea, soilik kasu batzuetan abortatu ahalko dute emakumeek: euren bizitza arriskuan baldin badago, edo haurdunaldiak beraien osasuna arriskuan jartzen badu. Abortatzea beharrezkoa den erabakitzeko bi medikuren aholkularitza eskatuko da kasu hauetan.

24 astetik gorako haurdunaldietan, bestalde, abortua bakarrik izango da posible baldin eta fetuak uterotik kanpo bizirik irauteko aukerarik ez badu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude