Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio nazionala egingo da larunbatean, hilak 5, Iruñean. Manifestazioaren aurretik hainbat ekintza egiten ari dira mobilizazioan parte hartzera deitzeko. Kolektiboek eta norbanakoek sarean egin dituzten deialdi ikusgarri batzuk jaso ditugu.
Iruñeko Virgen del Camino erietxe publikoan, Opus Deiren klinika unibertsitarioaren parean, ekimen ikusgarria egin du mugimendu feministak: pankarta erraldoia zintzilikatu dute ospitaleko fatxadan eta Ahotsa.info-k bideoa partekatu du sarean.
Basauriko mugimendu feministak ahotsa atxa du "isilarazten gaituzten" kapitalismo, gobernu, eliza, patriarkatu, inposizio eta kontrolen gainetik.
"Uste dute gure gorputzen jabe direla, baina ez dakitena da aurrean izango gaituztela beti!" dio Gipuzkoako abortu komunikazio taldeak igotako bideoak.
Hernaniko sorginek akelarrea egin nahi dute Iruñean, datorren larunbatean.
Oñatin kalera atera dira, eta herritarrek deialdiarekin bat egin dute abortatzeko eskubidearen aldeko kartelarekin argazkiak aterata.
Gasteizko campusean dantzan jarri eta flashmoba grabatu dute.
Baina ez dira dantzatzeko gogoz dauden bakarrak...
Eta Iretargi Barakaldoko emakume gazteek emakumeen gorputzak ez daudela salgai erakutsi dute bideo honen bidez.
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".