Abortatzeko eskubidearen kontra egiten dutenak 30.000 eurorekin zigor ditzake Frantziak

  • Emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasuna lortzeko Lege-proiektua aztertzen ari da Frantziako Asanblada Nazionala. Abortatzeko eskubidearen kontra egiten dutenak zigortu eta abortatzeko baldintzak malgutuko ditu, besteak beste. 


2014ko urtarrilaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Abortatzeko eskubidearen kontrako protesta, Parisen. (Arg: e-monsite.com)

Arloz arloko proposamena aurkeztu du Najat Vallaud Belkacem Emakumeen eskubideen ministroak. Baina abortuaren gaiak nahastu ditu urak.

Izan ere, “gogorrago” jokatuko du legediak eskubidea urratzen dutenen aurka: bi urte arteko kartzela zigorra ezarri ahalko die, baita 30.000 euroko isuna ere.

Abortatzeko eskubidea, azalpenik eman gabe

Sexu eta ugalketa eskubideen kontra dabiltzanak epailearen aurrera eramateaz gain, haurdunaldia eteteko eskubidea ere gotortu nahi du Vallaudek.

1975ean onartu zuten Abortuaren Legea Frantzian. Bertan jasotzen da “larrialdi” egoeran baino ezin dutela haurdunaldia eten emakumeek. Lege egitasmoari jarraiki –beti ere bere horretan onartzen badute– hemendik aurrera egoera edozein dela ere egin ahalko dute. Beraz abortatzeko, epeen baitan sartuz gero, ez dute beste azalpen gehiagorik eman beharko.

Era berean, abortua “babesgabezian” daudenei bideratuta dagoela jasotzen du oraingo dokumentuak, aldaketarekin “haurdunaldian aurrera egin nahi ez duten emakume guztiei” zuzenduko zaie.

Arloz arlo: aldaketa estrukturala jomugan

Indarkeria matxistaren arloan, berdintasunaren inguruko ikastaroetara joateko exijituko diete emakumeei eraso egiten dieten gizonei. Tailerrak euren patrikatik ordaindu beharko dituzte.

Bestalde, emakumeen presentzia handitzeko neurriak exijituko dizkiete komunikabideei, enpresei eta alderdiei.

Era berean, enpresekin zorrotz jarriko dira aitatasun baimenei dagokienez. Gizonek ere oporraldia hartu ahal izatea ahalbidetu nahi dute, horregatik hori errespetatzen ez duten lantokiei isuna jarriko diete.

Bestalde, haurrak babesteko makina bat neurri markatzen ditu egitasmoak. Haurtzaindegietako plaza kopurua ere handituko dutela finkatu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude