argia.eus
INPRIMATU
Abortatzeko eskubidearen aldeko borroka, iruditan
  • Hego Euskal Herriko mugimenduko feministako hainbat taldek deituta, itxialdiak eta elkarretaratzeak egin dituzte abortatzeko eskubidearen aldekoek. Protestetan, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Bilbon.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 30a

“Abortatzeko eskubidea” eta “Abortoa, libre eta doan”. Horiek dira, besteak beste, Espainiako Gobernuak gauzatu nahi duen Abortuaren Legearen Erreformaren aurkakoek iragan ostiralean eta larunbatean oihutatuko leloak.

Bilboko Gurutzetako Ospitalean itxialdia egiten saiatu ziren 70 pertsona inguru, baina ertzainek “bortizkeria handiz” bota zituzten. Lagunetako bat identifikatu eta atxilo hartu zuten, “erresistentzia” leporatuta.

Iruñean, Virgen del Camino ospitalean batu ziren ekintzaileak, ostiralean. Elena Lakabe Nafarroako Abortuaren Aldeko Batzordeko kideak hartu zuen hitza. Abortuaren lege erreforma salatu eta erabakitzeko eskubidearen alde egin zuen. “Soilik aberatsek abortatu ahalko dute baldintza onetan. Lotsagarria da”. Horregatik, kalera ateratze deia zabaldu zuen.

Donostian ere bildu ziren erabakitzeko eskubidearen defendatzaileak. Donostiako Ospitalean gaua pasatzen utzi ez bazieten ere, eraikinaren kanpoaldean geratu ziren.

Gasteizko mobilizazioan ere jendetza elkartu zen.

Gasteizko protestaren irudiak

Protestak sarean jarraitzeko guneak

Abortuaren erreformari kritika egiteko, eta gelditzeko asmotan Abortatzeko Eskubidea bloga ireki dute. Bertan jasotzen dituzte mobilizazioetako deialdiak eta protesten argazki eta bideoak.

Horrez gain, Facebooken Abortatzeko Eskubidea orrialdea eta Twitterren @AbortoEskubidea erabiltzailea sortu dituzte.

Twitterren, #AbortatzekoEskubidea traola erabiltzeko eskatu diote herritarrei. Erabiltzaileen artean, #Abortualibre etiketa ere zabaldu da.