argia.eus
INPRIMATU
Abian dira Bilboko Zinebi eta Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilera

2010ko azaroaren 23a
Zinebi Zinebi

Gaur abiatuko da Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilera, euskara hutsezko zinema jaialdi bakarra. Larunbata bitartean, guztira 39 film labur lehiatuko dira eta besteak beste, Koldo Almandozen Ahate pasa, Telmo Esnalen Amona putz!, Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren Gartxot edota Karlos Zurutuza eta Borja Portuondoren Esklabo Iraken dokumentala ikusi ahal izango dira.

Bestalde, atzo hasi zen Bilboko Zinema Labur eta Dokumentalaren 52. Zinebi jaialdia. Autengo Ohorezko Mikeldia Luis de Pablo konpositoreari eman diote, baina osasun arazoak direla-eta, emazteak jaso du haren ordez. Lehiatuko diren lanen artean daude, besteak beste, Asier Altunaren Artaldea, Borja Kobeagaren Un novio de mierda edota Angel Aldarondoren Ondar ahoak.