Azkenean abian da Somaliarako laguntza

  • Krisi larria bizitzen ari dira Somalia hegoaldeko milaka biztanle gosetearen ondorioz. NBEk Somaliako bi eremutan ofizialki gosete ofiziala izendatu zuen astelehenean. Era berean, Mugarik Gabeko Medikuek Somaliako alderdi guztiei, inguruko herrialdeei eta nazioarteko komunitateari era "nabarmen eta azkarrean" laguntza eskatu die.


2011ko uztailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Somaliako herritarrak, goseak

 Kritiko askoren ustez berandu, baina pasa den astelehenean bildu ziren Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritzako buruzagiak Munduko Bankuko ordezkariekin Erroman. Bertan adostu zuten Munduko Bankuak 348 milioi euro emango dizkiola Afrikako Adarrari.

Somaliako lehortea eta gosetea direla eta, jadanik martxan dira nazioarteko prozedura humanitarioak. Atzo zen iristekoa Elikagaien Programa Mundialak 14 tona elikagairekin Somaliara bidalitako lehen hegazkina, baina Nairobiko (Kenia) aireportuan geratu behar izan zuen atzo hegazkinak, aduana baimena falta baitzen, David Orr Afrikako ekialdeko NBEko bozeramaileak azaldu duenez. Gaur iritsi da lehen hegazkina, Frantziak emandako laguntzarekin, eta martxan da Afrikako Adarreko krisi humanitarioa gainditzea helburu duen operatiboa.

Programak elikagaiz beteriko hegazkinen zirkulazioa modu erregular batean egitea du helburu, David Orrek azaldu duenez. "Mogadisciora elikagaiak eraman eta Nairobira itzuliko da hegazkina. Ez dakit eguneroko hegaldia egingo duen, pentsatzen dut baietz, dena den, umeentzako larrialdietarako baliabideak eramango dituen hegaldi erregularra izango da". Egoera konplikatua da, ordea, Somaliako hiriburua (eta lurraldea) zatituta baitago bitan: parte bat Union Africanaren gidaritzapean, eta bestea Al Shababen gidaritzapean (CIAk Al Qaedarekin lotzen du azken hau). Al Shababen pean dagoen zatia da lehorte eta goseteak gogorren astindu dutena, horregatik da hain kezkagarria sektore honetako agintariek laguntza humanitarioari sartzen uzteko duten eragozpena.

Bestalde, Frantziako elikagaiez gain, tona ugari dira iristekoak Somaliara herrialde desberdinetatik, besteak beste: Venezuelak 5 milioi dolar eta 50 tona elikagai bidaliko ditu, Brasilek 20.000 tona, Nazioarteko Gurutze Gorriak 400 tona bidaliko ditu elikagaitan eta NBEk 5 tona bidali ditu, eta gutxienez beste 14 tona ere bidaliko ditu datozen egunotan.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude