Abian da IV. Atlantikaldia: Errenteria, itsasoa eta kultura lotzen dituen jaialdia

  • Ostegunean abiatu da Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren laugarren edizioa. Aurten Alpha Blondy eta Amparanoiaren kontzertuak izango dira ikusgarri nagusiak. Igandera bitarte hainbat izango dira herrian zehar izango diren ikuskizun, tailer, jolas eta ekimenak.


2017ko irailaren 22an - 10:06

Arratsaldean inaugurazio ekitaldiaren ostean Kukai dantza taldeak beren beregi sortutako Adiskideak ikuskizuna eskaini du. Herriko hainbat artista eta lagunekin batera atera du aurrera: Oreka Tx, Iñaki Salvador, Dj Zigor, Ereintza Dantza Taldea, Galizia Etxeko gaiteroak eta Aitor Albistur bertsolaria, besteak beste

Goizean izan da ordea lehen ekintza. Errenteriako 1.300 haurrek “Badator Olatua” ekimena burutu dute, ehunka tanta txikiz egindako olatua osatuz.

Aurtengo ikusgarri nagusien artean ostiralean izango den Alpha Blondyren kontzertua edo larunbatean izango den Amparanoiarena azpimarratu daitezke. Lau egunetan zehar izango den egitaraua osorik hemen ikus daiteke.

Garatuz doan jaialdia

2014ean sortu zen Atlantikaldia Errenteriaren itsas memoria berreskuratzea eta munduko kultur adierazpenak bertakoekin nahasteko helburuarekin. Kultur egitaraua ez da ikuskizunen bilduma hutsa, bertako eta nazioarteko eragileekin elkarlanean osatzen baita programazioa. Urtero formatua eta ekimen nagusiak aldatuz joaten dira, jaialdia etengabeko mugimenduan baitago, itsasoa bezala.

Berezitasunetako bat Itsas Elkarrizketak izeneko ekimena da. Kanpotik etorritako artistek eta bertako artistek elkarlanean ikuskizun berezi bat sortzea da ekimenaren helburua, Atlantikaldian soilik ikus daitekeena.

Aurten Frantziako The Shougashack ibiliko da Donostiako Ghost Number-ekin ostiralean eta Track Dogs taldea Xafol-K eta Sagari U klake dantza taldeekin arituko da larunbaten. Amparanoiak berak ere, Xabi Solano, Sorkun eta Pinirekin elkarlanaren ondutako ikuskizuna eskainiko du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errenteria
Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Teknologia libreari eta ekonomia sozialari buruzko ikastaroak Errenterian

Azaroan eta abenduan ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartuko dituzte Errenteriako Torrekua eraikinean, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatutako formazioetan. Guztiak dira doan, baina batzuetan aurrez izena eman behar da teks.eus webgunean.


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du

Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.


Eguneraketa berriak daude