Abian da ikasleen arteko kohesioa eta berdintasuna hobetzeko sinadura kanpaina

  • Zubiak Eraikiz herri plataformak Eusko Legebiltzarrean eskola publiko eta inklusiboaren aldeko ILP bat aurkeztu du. Ikastetxeetako segregazioarekin amaitzea du helburu eta, besteak beste, behar bereziak dituzten ikaslerik gabeko ikastetxeei laguntza publikoa eteteko proposamena jasotzen da.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko otsailaren 12a

“Hezkuntzan behar gehiago dituzten ikasleak ikastetxe jakin batzuetan batzen dira eta horrek gizarte desberdintasuna sustatzen du”, hala diote Zubiak Eraikiz plataformako kideek. Jaso dituzten datuen arabera, oinarrizko hezkuntzan itunpeko sarean etorkinen kopurua %32 dela diote; sare publikoan, aldiz, bi bider gehiago, %68. Datuok aldatu eta hezkuntza sistema orekatuago bat bultzatzeko asmoz, sinadura kanpaina abiarazi dute Eusko Legebiltzarrean herri ekimena eztabaidatu dezaten. Lau hilabete dituzte 10.000 sinadura jasotzeko.

Herri ekimena azaroan erregistratu zuten Gasteizko ganberan. Lehen aldia da Espainiako Estatuan lege proposamena sustatzeko ekimen bat internet bidezko sinadura bilketarekin egingo dela. Webgunea zabaldu dute informazio osoa eskainiz eta bertan sinatzeko aukera ere badago. Twitter kontu bat ere sortu dute.

Herri plataformak aurkeztutako txostena zortzi artikuluk osatzen dute. Neurrien artean, doako irakaskuntzaren alde egiten dute dokumentuaren egileek. Modu honetan, agintariek egoera aldatzeko “benetako borondatea” erakutsiko luketela berretsi dute eta “legez kanpoko kuotei” aurre egiteko aukera handiagoak izango litratekeela. Horretarako gardentasuna bermatzeko neurriak proposatzen dituzte eta diru publikoa jasotzen duten ikastetxeei jarraipen zorrotza egitea beharrezko jo dute. “Hezkuntza Sailak jarraipen zuzena egiten badie itunpeko ikastetxe horiei jasotzen duten diru publikoa behar bezala erabiltzen dutela jakingo dugu”. Ikasleen berdintasuna bultzatzeko neurririk hartu ezean, aipatutako laguntza publikoak etetearen aldeko jarrera agertu dute egileek.  

Nafarroa eta EAE podiumean

Maila sozioekonomikoaren arabera hezkuntza segregazioa zenbatekoa den aztertu berri du ikerketa batek. Espainiako Estatuko autonomia erkidegoak eta Europako herrialdeak konparatzen ditu txostenak eta emaitzak argiak dira: Nafarroan eta EAE bigarren eta hirugarren postuan daude, hurrenez hurren, maila sozioekonomikoaren araberako hezkuntza segregazioan Espainiako gainontzeko erkidegoekin alderatuz gero. Lehen postuan Madrilgo Erkidegoa dago baina bi euskal lurraldeek oso gertutik jarraitzen diote. Hala jaso du Asier Blas politologo eta EHUko irakasleak twitterrean.  

 

 

 

Kanal honetan artxibatua: Hezkuntza

Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...
Kronikaren tradizioa abiapuntu, errealitatea kontatzen trebatzeko ikastaroa antolatu du UEUk

Lau larunbatez jarraian eginen da Iruñeko Kondestablean 9:30etatik 13:30etara Errealitatea kontatzeko manerak ikastaroa. Iñigo Aranbarri, Iñigo Astiz, Edurne Elizondo eta Koldo Izagirre izanen dira irakasleak. Oraindik eman daiteke izena. 


2018-02-22 | ARGIA
IAk Arrasaten deituriko manifestazioa eta eragin dituen erreakzioak

Ikasle Abertzaleek deituta, manifestazio nazionala egin dute Arrasaten, ikastetxeak greba-eskubidea berma dezala eskatzeko. Deialdiak eragin duen zalaparta ulertzeko, inplikatuen iritziak jaso ditugu segidan.


Zer da Herri Unibertsitatea? Nondik sortu zen? Zein da bere filosofia?
MULTIMEDIA - erreportajea

Herri Unibertsitatearen proiektuari errepasoa egin eta egunerokoan izan dituzten hausnarketak plazaratu dituzte ikasle batzuen iritzien bitartez. Martxoaren 14 eta 15ean Donostiako Ibaetan egingo dute aurtengo Herri Unibertsitatea.


2018-02-21 | Asier Azpilikueta
PAI programek hauspotu dute G ereduaren gorakada, A ereduaren kaltean

Nafarroako euskal mundu txikia pixka bat aztoratu zaigu egunotan, 2018-2019 ikasturterako aurrematrikula datuek erakutsi omen baitute D ereduak beheranzko joera hartua dela. Ez dago argi, ordea, aurrematrikula datuak erakunde ofizial batek emanagatik ere, dantza handia egon baita zenbaki horiekin. Atzo berean, Roberto Perez Hezkuntzako zuzendari nagusiak Euskalerria Irratian halako lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan zuen, eta adierazi zuen D ereduak ez duela gora egin, baina ezta behera... [+]


Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia
Generalitateak ez ditu gaztelaniazko zentro pribatuen matrikulak ordaindu beharko

Generalitateak LOMCEren aurka aurkeztutako helegitearen zati bat onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, ebatziz arau batzuk Kataluniaren konpetentziak urratzen dituela hezkuntzaren arloan. Erabakia aho batez hartu dute.


2018-02-19 | Hiruka .eus
Komunikazioko Talde Kritikoa: "Industria mediatikoaren araberako ikasgaiak ditugu"

Gaur egungo hezkuntza-eredua eta unibertsitatea bera garaiko sistemaren "erreminta bat" baino ez dira EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko hainbat ikasleren ustez.


Ikastetxeko testuinguruaren araberako euskalduntzea? Hori tranpa da

EAEn Hezkuntza Akordioa bideratzeko oinarriak aurkeztu ditu Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, eta 16 urterekin ikasleek euskaraz B2 maila lortzea jarri du helburu, baina praktikan adar-jotzea dirudi: helburu mailakatua izango da, “modu progresiboan” egitekoa, “zentro bakoitzaren errealitatearen arabera”, eta gainera, egungo hizkuntza-ereduak gainditzeko asmorik gabe.


Jessica Martin Da Silva, diseinatzailea
"Jendeak ikusten gaitu gurpildun aulkian ia mugitu gabe eta pentsatzen du inutilak garela"

Jessica Martin irundarrak 24 urte ditu eta garun-paralisia du jaiotzetik. %95eko elbarritasuna dauka, gurpildun aulkian mugitzen dute eta apenas hitz egin dezake. Baina ez zaitzatela aurreiritziek engaina: bere egunerokoa ohean irudikatu baduzu, oker zabiltza. Buruan janzten dioten likornioari esker, idatziz komunikatu ahal izateaz gain, arroparako diseinuak egiten ditu, bigarren liburua ari da idazten eta ilustratzen, erakusketa egin berri dute bere margolan eta diseinuekin, hainbat enpresa... [+]


2018-02-15 | ARGIA
Baxoa lau azterketatara mugatu eta lizeoko adarrak kenduko ditu Frantziako Gobernuak

Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak jakinarazi du baxoan eta lizeoan aldaketa nabarmenak egingo dituztela. 2021era arte jarri du epea aldaketak indarrean jartzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude