Abian da hamar orduko kontzentrazioa metroa gelditzeko eskatuz Donostiako udaletxe aurrean

  • Hainbat talde sozial eta erakunde Donostiako Metro-pasantearen aurka hamar orduko kontzentrazioa egiten ari dira. 10:00etatik 20:00etara ordu beteko txandak egingo dituzte, protestara biltzen diren herritarrekin batera. Ondorengo eragileek batu dituzte indarrak ekimenean: Satorralaia bizilagunen mugimendua, Ikasle Abertzaleak, Stop Desahucios, Dbus-eko langileen Kurpil elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Podemos-Ahal Dugu, Equo, LAB, Juventud Combativa, Stop Metroari Antiguon, Eguzki, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Eleak-Libre eta Bizilagunekin plataforma.

10 orduko kontzentrazioa abian da.

2018ko maiatzaren 29an - 12:36

Ekimen honekin larunbatean Donostian Metroaren pasantea gelditzeko eskatuz egingo duten manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeko deialdia zabaldu nahi dute Satorralaiatik. Manifestazio hori 17:30ean abiatuko da Easo Plazatik, “Metroa berehala gelditu! Donostia ez zulatu!” lemapean.

Satorralaiatik jakinarazi dute maiatzaren 29an egiten ari direla aldarrikapen ekimen hau, "2015 urteko udal eta foru hauteskundeen hirugarren urteurrenean EAJren garaipenak eta PSErekin izenpeturiko koalizio-gobernuak Donostian Metroaren pasantea eraikitzeko proiektua berrabiatzea ekarri zuela salatzeko".

Hauteskundeak egin eta lau egunera –maiatzaren 29an, hain zuzen– Eusko Jaurlaritzak proiektua onartu asmoz “informazio publikoa”ren izapidea hasi zuen. "Geroztik, proiektua era zeharo inposatzailean garatu dute eta nabarmena da Metroaren auzian Udaletxeak ez dituela herritarrak defendatzen, Eusko Jaurlaritzaren eta azpiegitura erasokor hau sustatzen duten lobby ekonomikoen interesak baizik".

Satorralaiak Eneko Goia alkateari egitasmo honen inguruan erantzunik jaso ez duten eragozpen larrien inguruan zenbait galdera egiten dizkion idatzia aurkeztuko du asteazkenean udaletxean. "Alkateak ezin du egitasmo honek Donostiako herritarren artean sortarazten duen ezinegonaren eta desadostasun zabalaren aurrean ezjakinarena egiten jarraitu, Metroaren pasanteak hiriko Dbus-en garraio publikoan eragingo lituzkeen ondorio galgarriak ezkutatzen segi, azpiegitura handi horrek hiri-ereduaren arloan duen egundoko eraginaz tutik esan gabe egon, eta eraikuntza-lanek hirigunean izango duten eragin handia isilpean gorde. Eztabaida publikoari eta herritarren partehartzeari bideak irekitzeko nahiz herri-galdeketa bat egiteko eskaera guztiei ezezkoa eman die bestalde", diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude