Abian da Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua


2009ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza lelopean egingo da Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua, gaur, bihar eta etzi Gasteizeko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian. Flora Bernard, Alfonso Dubois, Anjel Lertxundi, Virginia Maquieira eta Michael Warschawski dira ponenteetako batzuk. La innovación social: aproximación a las diferentes dimensiones de un concepto complejo mahai-inguruak irekiko du Kongresua, 11:00etan. Alacanteko Unibertsitateko Enric Basek, EHUko Ander Gurrutxagak, Zaragozako Unibertsitateko Daniel Innerarityk eta Emakundeko Maria Silvestrek parte hartuko dute mahai-inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ikaskuntza
2023-11-23 | Eusko Ikaskuntza
Euskal Hezkuntzaren liburu zurirantz

Euskal Herriaren jendarte eta lurralde kohesioa helburu.


Amaia Nausia Pimoulier
“Euskara abertzaleen proiektu nazionaletik askatu behar dugu”

Eusko Ikaskuntzak aurten kaleratu du Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan. Euskara eta nazio identitateak ikerketa lana. Amaia Nausia –Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna–, Julen Zabalo eta Txoli Mateosek egindakoa da. Azken lau urteetan Nafarroa osoan molde... [+]


Eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala proposatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txostena aurkeztu dute eskola segregazioa amaitzeko helburuarekin. Nabarmendu dute beharrezkoa dela "gizarte osoaren inplikazioa". Gasteizen Hezkuntza Lege berriaren aurkako prozesioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude