Abian da 'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketa

  • Film laburren lehiaketa antolatu du laugarren aldiz Euskaraz bizi nahi dut dinamikak. Profesionalen edo amateurren atalean aurkeztu ahalko dira lanak abuztuaren 24a baino lehen. 


2015eko uztailaren 13an - 10:07
Profesionalen edo amateurren atalean aurkeztu ahalko dira lanak abuztuaren 24a baino lehen (argazkia: euskarazbizinahidut.org)

Laburren gaia euskaraz bizitzeko nahia izanen da, eta edozein genero hauta dezake egileak. Gehienez 15 minutuko iraupena izan beharko dute, eta kalitate ezaugarriak Euskaraz bizi nahi dut webgunean zehaztu dituzte.

Laugarren edizioan ere Donostiako Zinemaldiarekin lotura izanen du lehiaketak: hamar laburrik onenak Zinemaldiko egitarau ofizialean proiektatuko dira. Sariei dagokienez, profesionalen eta amateurren atalak bereizi dituzte: 2.000, 1.000 eta 500 euroko sariak jasoko dituzte profesionaletako lehen hiruek, eta 1.000, 500 eta 250 euro amateurrekoek.

“Euskaraz bizi nahi dut” pentsamenduaren zabalpena da lehiaketaren helburua, gure hizkuntzaren normalizazioaren alde ikus-entzunezkoen alorretik ekarpena egitea. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]


Kontseiluak dio euskararen ezagutzaren unibertsalizaziorantz egin behar dela indarra

Euskalgintzaren Kontseiluak 2023. urteko irakurketa egin eta ondorioak aurkeztu ditu ostiralean. Bertan, lurralde bakoitzean arloz arloko hizkuntza-politiketako aurrerapausoak, oztopoak eta atzerapausoak azaldu dituzte, eta 2023ak euskararen normalizazioan eta... [+]


Kontseiluak “aukera galdutzat” jo du Hezkuntza Legea

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]


2023-11-07
Epaitegien erasoei erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak, eta itun berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu

Larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak asteartean eginiko prentsa agerraldian. Mobilizazioaren arrakastaren ondoren, euskararen aldeko itun soziopolitiko berri bat indar handiagoz sustatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du. Oldarraldiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude