Abiadura Handiko Trenaren aurkako pintaketarik handiena egin du Mugituk Nafarroan

  • 80 metroko zabalera eta 10 metroko altuerako letrak egin dituzte. Castejon eta Villafranca artean egina dagoen Abiadura Handiko Trenarentzako eremuan egin du pintaketa Mugitu taldeak. Trenak sortuko duen txikizioa salatu nahi dute desobedientzia ekimen horrekin eta ikusarazi Nafarroak ez duela halakorik "behar edo nahi".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 19an - 11:42

"Duela 25 urte amaitu zen lehen Abiadura Handiko Trena eta urteotan erakutsi du apziegitura hori ingurumenerako kaltegarria dela, ohiko trenarentzat galga dela eta oro har gastu ekonomikoa baino ez duela ekartzen", nabarmendu du Mugitu mugimenduak. 

Proiektuaren bideragarritasuna, errentagarritasuna eta beharraz ikerketa bat egin behar dela uste du Mugituk eta horregatik, eskatu du, ez dezatela nolanahi eta presaz Madrilekin hitzarmenik sinatu. Herritarren beharrak eta nahiak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa iruditzen zaio mugimenduari, hala nola, ingurumenari eginen dion kaltea zenbatekoa izan daitekeen aztertzea ere.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du bere webgunean eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra. Bideoa Ahotsa.inforena da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude