Abertzaleak munduko txapeldunen aurka

  • “Abertzales contra campeones del mundo”. El Mundo egunkarian irakurri dugu titularra, Lucha Antiterrorista goiburua duen orrialdean.Ez dira futbolaz ari, saskibaloiaz baizik. Espainiako selekzioak lagunarteko torneo bat jokatuko du ostiraletik igandera bitartean Gasteizko Fernando Buesa Arenan.


2010ko abuztuaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Jose Manuel Calderon, Espainiako selekzioak Kanadaren aurka jokatutako partidan

Torneoaren harira, ESAITek deituta manifestazioa egingo dute bihar Gasteizen, Inposaketen aurrean, guk geurea. Nazio bat, selekzio bat lelopean. Manifestazioarekin bat egin dute EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak. EAJk ez du –oraindik– halakorik egin baina gaur arratsaldean, Andre Mari Zuriaren festen hasieran, alderdi horretako kideek euskal selekzioaren aldeko kamisetak jantziko dituztela jakinarazi dute ESAITeko ordezkariek. Horregatik El Mundoren titularrarena, ez baitugu ahaztu behar Espainiako saskibaloi selekzioa –ere– munduko txapeldun dela. Grazia egin digu esaldi aluak. Abilak dira horretan El Mundokoak. Titular gaiztoak jartzen, esan nahi dugu, duela astebete erakutsi zuten moduan, Katalunian zezenketak debekatu zituztenean. Azalera eraman zuten Carod Rovira eta Montillaren argazkia. Eta azpian idatzi, inongo lotsarik gabe: Triunfaron los animales. Latza.

[Duela bi hilabete ARGIA aldizkarian plazaratutako erreportaje bat ekarri dut hona, gaiarekin lotura zuzena duelakoan: Kirola eta politika. mitinak baino eraginkorrago]


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude