Abenduaren 4tik 6ra bitartean egingo da artista gazteen lana ezagutzera ematea helburu duen Getxoarte ekimena. Orotara 60 artisten lanak izango dira ikusgai Areetako Geltokia Plazako karpan. Publikoarekin hartu-emanak sustatu asmoz, artista gazteak karpara hurbilduko dira, bisitariekin hitz egin eta esperientziak trukatzeko. Margolanak, eskulturak, argazkiak eta bideo muntaiak bilduko ditu besteak beste Getxoartek.