argia.eus
INPRIMATU
Abenduaren 28an identitate disidenteek antolatutako BermĂș Okerra musika jaialdia Kontrastako tabernan
  • Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak antolatu du Bermu Okerra musika jaialdia abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egingo dute jaialdia, eguerdian.

ARGIA @argia 2023ko abenduaren 19a

Antolatzaileek adierazi dutenez, "transfeminismotik gauzatutako kontzertu sorta" izango da. Eguerdiko 12:00etatik aurrera zuzeneko musika eta pintxo nahiz razioak izango dira Kontrastako Tabernan hurbiltzen den ororentzat

Kontzertua eskainiko duten taldeak hauek dira: Nuturk, Las Klitorixxx, Galbaie eta Itzala.