Abenduaren 12tik 18ra bitartean egingo da aurtengo Feministaldia

  • Plazandreok Emakumeen Plataforma Politikoak Donostiako Kultura Feminista Jaialdiaren XI. edizioa antolatu du. Tabakaleran egingo da abenduaren 12tik 18ra bitartean, eta kultura parekide, parte-hartzaile eta demokratikoa aldarrikatzeko egitarau zabala prestatu du plataformak. Besteak beste, LGTBIfobia, ekonomia feminista, hezkuntza eta estatugintza feminista landuko dira jaialdian.


2016ko abenduaren 06an - 09:30

Antolatzaileek “plaza” hitza proposatu dute 2016ko Feministaldirako, “plaza, eraldaketarako, aukeraz betetako leku gisa, bertara salto egiteko, hitza hartzeko, egunez bertan egoteko, gauez hartzeko, plaza segurua, plaza politikoa”.

Jaialdiak ikuspegi feministatik lantzen ditu arte eta politika garaikidearen jarduera kultural esanguratsuenak. Emakume sortzaile eta ekintzaileak jarri nahi ditu ikusgarri. Horretarako egitarau zabala antolatu du Plazandreok plataformak: tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, solasaldiak, zinema eta festa.

Egitarau osoa ikusteko: https://feministaldia.org/2016/11/18/behin-behineko-programa-feministaldia-2016-plaza/


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude