Abasolo “emakumeentzako mehatxua” dela salatu du Durangoko mugimendu feministak

  • Kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egin ditu mugimendu feministak asteazkenean,  Durangoko Auzitegi aurrean. Hilaren 17an Paul Abasolok salaketa jarri zuen Durangoko Plataforma Feministako kide baten aurka. Prentsaurrekoan prozesu judiziala eteteko eskatu dute, Abasolo “emakumeentzako mehatxua” dela salatzearekin batera.


2015eko abenduaren 23an - 10:41
Durangoko feministen esanetan, Abasoloren akusazioa “funtsik gabekoa” da (Arg: Topatu)

Durangoko feministen esanetan, akusazioa “funtsik gabekoa” da. Abasolok bere aurkako pankartak jartzeagatik salatu zuen mugimendu feministako kidea. Alabaina, epaitegian aitortu zuen halakorik ez zuela bertatik bertara ikusi. Akusazioari eusteko mugimendu feministaren aldetik “jazartua” izan dela azpimarratu zuen.  

Salaketa hau erasotzat hartu dutela adierazi du talde feministak. “Honekin ez du soilik kide konkretu bat interpelatzen; gu guztion aurkako erasoa da”. Gaineratu dutenez, akusazioaren jomuga “mugimendu feminista kriminzalizatzea” da.

Kidearekiko eta, oro har, talde osoarekiko babesa erakusteko sinadura bilketa abiatu dute. “Prozesu administratiboa etetea eta mugimendu feminista eta bere kideak babestea bilatzen dugu ekimen honekin. Emakumeak mehatxurik gabe, libre, nahi ditugu”.

Espetxealdia indultu bati esker saihestu zuen Abasolok

Bizkaiko Auzitegi Probintzialak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Abasolori, hainbat delitu sexista egiteagatik –tartean bortxaketa bat–. Haatik, Espainiako gobernuak indultu partziala eskaini zion, zigorra bi urtera jaitsiz. Horrela, espetxeratzea saihestu zuen. 95eko Zigor Kodearekin sexu erasoengatik zigortutako guztien artean, Abasolo da indultua lortu duen bakarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude