"Ni bertsoa frontoietan eta zineetan ikusteaz nazkatua nago. Bertsoa gehiago ikusten dut bertso afari, bazkari eta formula horietan (...) Nire ustez gai jartzaileak inprobisatzailea behar luke, mahai-inguruetan egoten diren moderatzaileen moduan gutxi gorabehera. Gai jartzaile gehienek utzi egin beharko lukete (...) Nik interesgarria ikusiko nuke, adibidez, liga bat egingo balitz, liga bat hogei bertsolarirekin edo hemezortzirekin (...) Lehen maila, bigarren maila, igo, jaitsi..." (2004/06/27, 1.950. zka.)