argia.eus
INPRIMATU
Aaliarekin elkartasunez gose greban Madrilen
  • Urtarrilaren 30az geroztik hainbat espainiar aktibista gose greban daude Madrilgo Barajas aireportuko T4-an Espainiko Gobernuak Hassana Aalia gazte sahararra Marokora ez deportatzeko eskatzeko. Hamaika ekintzaile ari dira erabaki honen aurka protestan eta iheslari politikoari asilo politikoa emateko eskatzen.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 02a
Gose greban dauden aktibistak Madrilgo aireportuan. (Argazkia: @TenerifeAhora)

Aktibistek El Diario egunkariari adierazi diotenez indartsu daude Hassana Aaliari eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, poliziaren eskutik jasaten ari diren jazarpenaren gainetik. Honela, salatu dute polizia identifikatzeko eskatzen ari zaiela etengabe eta 45.000 euroko isunekin ere mehatxatu dituztela.