Urola Kosta: azken greban baino hutsago, isilago

  • Goiza Gipuzkoako Urola bailarako Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaian ibili naiz, azkeneko pare bat-hiru grebatan bezala. Ez da erraza grebak zenbaterainoko arrakasta izan duen esatea, dena ezin baita ikusi, kontatu, apuntatu. Dena dela, aurreko grebekin alderaketa egiten hasita, nire inpresioa da martxoaren 29 honetan greba txoko gehiagotara heldu dela.


2012ko martxoaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Azkoitia, txerloia ta san juan guneetan kotxerik ez

Aurrekoetan industria guneetako aparkalekuak erdi hutsik zeuden, baina horixe, erdi hutsik, zenbait tokitan kotxe dezente ikusten zen. Gainera, lanera erdi ezkutuan joateko bi metodo behintzat somatu nituen: senideak lanera eramandako langile bat baino gehiago topatu nuen, kotxea aparkalekuan ez uzteagatik; eta beste batzuetan kotxeen arrastorik ez, ateak itxita, baina barruan fabrika hotsa.

Gaur kotxe multzo handiak apenas ikusi ditudan. Fabriketako ateak itxita eta zaratarik ez. Tabernak eta dendak ere itxita, Urola bailarako komertzio kaleak hutsik aurkitu ditut, jendea ere apenas kalean. Erdi ezkutuan dagoen taberna bat aurkitu dut irekita, Azkoitiko Txerloia industria gunearen ondoan, terrazan zegoen jendea lasai. Bankuren bat edo beste bai, irekita. Komertzio handiei dagokienez, oker ez banago azkeneko greban Azkoitiko Eroski, Lidl eta Dia irekita egon ziren eta aurten hirurak itxita. Bitxia da, Zumaiako Dia berriz, irekita aurkitu dut.

Piketeak Zestoa eta Azpeitia arteko bi gasolindegietara joaten harrapatu ditut. Ondorioa: Aviak itxi egin du eta Galpek irekita segi du. Dena dela, Zestoako Sansinenea industria guneko Avia irekita zegoen eta Zestoan herrian bertan dagoen Avia  ere bai. Gasolina hartzeko arazorik ez beraz.

Horixe inpresio orokorra, aurreko greban baino greba nabarmenagoa. Eguraldi ederra, jendea mendirako jantzita eta errepide lasaietan bizikletan.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude