Estatu Islamikoak bere gain hartu du Manchesterreko erasoa

  • Manchester Arena estadioan leherkari bat eztandarazi dute eta gutxienez 22 pertsona hil eta 59 zauritu dituzte. Ariana Granderen kontzertu amaieran izan da leherketa, ikusleak estadiotik ateratzen ari ziren unean. Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, eta Manchesterreko poliziak jakinarazi du 23 urteko gizon bat atxilotu duela erasoarekin lotura duelakoan.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 23a
Larrialdi zerbitzuak leherketaren lekuan. (The Guardian)

Astelehen gaueko 22:33an izan da atentatua, kontzertua amaituta 21.000 ikusleak estadiotik ateratzen ari ziren momentuan. Estadioko sarrera batean izan da leherketa.

Atentatua gizon batek eskuz egindako lehergai batekin eragin duela adierazi du Ian Hopkins Manchesterreko poliziaren buruak, eta gizona leherketan hil dela erantsi du. Ikerketa abiarazi du poliziak, eta azpimarratu du lehentasuna atentatua bakarrik edo taldean egin duen ikertzea dela.

Poliziak protokolo antiterrorista aplikatu du, estadioaren inguruko eremu zabala itxi dute, eta indar armatuak zabaldu dituzte hirian zehar. Theresa May lehen ministroa larrialdi taldearekin batu da egoera aztertzeko.

Erresuma Batuko hauteskundeetan ere izan du eragina gertakariak; ekainaren 8ra aurreratu zituzten hauteskunde orokorrak. Momentuz hauteskunde kanpaina bertan behera utzi dute alderdiek, eta ikusteko dago hauteskundeen emaitzetan ere eragina izango duen.

2005ekoen ondoren, Erresuma Batuan hildako gehien eragin dituen halako atentatua da Manchesterrekoa. 2005ean, Londresko metro eta autobusetan egindako lau atentatu koordinatutan 56 lagun hil zituzten.

Kanal hauetan artxibatua: Estatu Islamikoa  |  Estatu Islamikoa

Estatu Islamikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-02 | Andoni Mikelarena
Trumpek heriotza zigorra eskatu du Manhattango erasoen egilearentzat

Zortzi pertsona hil eta dozena bat zauritu ziren asteartean New Yorken izaniko atentatuan. Donald Trump AEBtako presidenteak erasotzailearentzat heriotza zigorra eskatu du.


2017-10-22 | Saioa Baleztena
"Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa"

Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta Zurrumurruen kontrako Sarean lanean aritua zen. 


2017-10-03 | Andoni Mikelarena
59 hildako eta 500dik gora zauritu AEBtako erasoan

59 hildako eta 500dik gora zauritu. Horiek dira igande gauean Las Vegas (Nevada, AEB) hirian gertaturiko tiroketaren emaitzak. Azken urteetako sarraskirik handiena izan da Ameriketako Estatu Batuetan.


2017-10-02 | ARGIA
Marseillako bi emakumeen hilketa bere gain hartu du ISISek

ISISek agiri baten bidez bereganatu du Marseillako Saint-Charles tren geltokiaren inguruan bi emakume hil dituen erasoaren ardura. Gizon batek labanez eraso zien bi emakumeei igandean, arratsaldeko ordubiak aldera; lekukoen arabera, erasotzaileak "Allahu Akbar" (Ala handia da) oihukatu zuen.


"Islam erradikalaren atzean ideologia politiko bat dago"

Jihadismoa eta errefuxiatuen aferak izan zituen aztergai irailaren 5ean Ane Irazabal kazetari arrasatearrak Kulturaten egindako solasaldian. Areto nagusia txiki geratu zen. Errefuxiatuei buruz, Europaren blokeoaren aurrean "laguntza legala eta juridikoa" behar dutela azpimarratu zuen.


Biolentzia, bakea bezalatsu, zerbaiten ondorioa da

Kataluniako erasoen ostean, batasun abstrakturako eta –inork ezagutzen ez dituen– Mendebaldeko baloreen defentsarako deiek estali nahi izan dute jihadismo globalari buruzko eztabaida. Sakoneko azterketa saihestu nahian, testuingururik gabeko kontakizun apolitiko eta sentsazionalista ezarri nahi izan dute agintari  gehienek eta menpeko hedabideek; Rambletan edo Ripollen gertatutakoa zerutik eroritako zerbait bailitzan.


Faxismoaren beldur barik

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.


2017-09-03 | Itxaro Borda
Bartzelona: "No en el meu nom"

Freddy Mercury eta Montserrat Caballé irudikatu ditut abuztuaren 17ko gauaren minean, Rambla gainetan eta Cambrilsko itsasertzean, No tinc por bi bozetan kantatzen. Mina hazi zait bihotzaren sakonean: masa hilketen zerrenda emendatzen ari da, Parisko Charlie Hebdo-ren kontrako sarraskiaz geroztik. Noski, badakit, munduan barna, erailketa zakar askoz gehiago badela, baina bakoitzak bereak ditu negarreztatzen, bakarraren doluak guztiena ordezkatzen ahal duelako.

Jihadistak hain gazteak... [+]


Gaizkiaren aurreko hutsalkeria edo 'Alba Rico - Graupera' auzia

Katalunian 2017ko abuztuaren 17an gertatutako erailketa masiboak direla kausa, zenbait hausnarpen idazteari ekin diot, batik bat bi artikulugile irakurri ondoren: Santiago Alba Rico eta Jordi Graupera. Alde batetik, biok filosofoak dira, eta eskarmentua daukate azterketa politikoetan.


2017-08-28 | ARGIA
Euskal Herriko bost enpresak Saudi Arabiara bidaiatu zuten Espainiako erregearekin

Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek hain zuzen.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude