argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko PP alderdiko gazteek independentziaren eta euskal presoak gerturatzeko aldarrikapenen kontrako ekintzak egin dituzte
  • Espainiako txirrindularitza itzuliaren ibilbidean jarritako kartelak kendu eta pintaketak ezabatu dituzte. Hauek independentzia eta presoen etxeratzea aldarrikatzen zuten.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 14a

PPko gazteek asteazkenean bideo bat zabaldu zuten sare sozialetan. Bideoan Espainiako txirrindularitza itzuliaren igarobideko zenbait tartetan ageri dira beraietako batzuk, Bilbo eta Getxon, independentziaren aldeko kartelen eta presoen etxeratzea aldarrikatzeko pintaketen kontra esku hartzen. This is not Spain zioen pintada bati “not” hitza ere ezabatu diote, Euskal Herria Espainia dela aldarrikatuz.

"Gure printzipioei leialak beti" mezuarekin zabaldu dute bideoa. Zaragozako PPko gazteek bideoaren hedapena egiteko sareratutako txioan, aldiz, "beti tinko ETAren oinordekoen aurrean” irakurri daiteke.

Aipatu bideoa hemen ikusgai: