Kontsultan parte hartutako %89ak errepublikaren alde egin du Madrilgo Vallecasen

  • Larunbatean Vallekas Decide-k antolatutako bozketan 7.270n bozka jaso ziren, horietatik 6.490 errepublikaren alde, aurka 355, txurian 64 eta nuloak 52; 7.032 erabakitzeko eskubidearen alde eta 109 kontra.


2018ko ekainaren 25an - 13:29
Larunbateko argazkia (Argakia: Vallekas Decide)

Vallecaseko bizilagunek bi galdera erantzun behar zituzten: “Estatu egitura erabaki nahi duzu?; baiezkoa izanez gero, errepublika ala monarkia nahiago duzu?”.  Vallekas Decidek, antolatzaileak, jasotako bozka kopurua nabarmendu du, “beste galdeketa batzuetako datuekin alderatuz arrakasta handia izan dugula uste dugu”.

“Eguna normaltasun osoz”  joan dela gehitu dute antolatzaileek, horrela espero zutela “ohitura demokratiko eta herrikoia duen auzo batean”. Boto-txartelik gabe ere geratu zirela esplikatu dute eta “goizean parte-hartze handia” egon zen.

 Vallecas mota onetako “lehen ekimena” adierazi dute eta beste auzo eta herriei dei egiten diete galdeketak egiteko. Monarkiaren kale antzerkia ere egon zen, bi neska ezaguna den zabor-janari jatetxe baten koroekin agertu baitziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude