argia.eus
INPRIMATU
88 guardia zibil eta 27 ibilgailu azken 4 atxiloketak egiteko
  • “Ihes egiteko arrisku nabarmena” zegoelako, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioko agindua bete eta garagarrilaren 5ean Guardia Zibilak Altsasuko auziagatik epaitutako Aratz, Iñaki, Jon Ander eta Julen atxilotu zituen.

Guaixe .eus @guaixe 2018ko irailaren 25a
IƱakik bere burua entregatu zuen unea.

Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak Espainiako Gobernuari Guardia Zibilaren egun hartako dispositiboaz eta jarritako isun kopuruaz galdetu zion. Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, operatiboan Informazio Zerbitzuko, Ekintza Azkarreko Taldeko eta Komandantziako Hiritar Segurtasuneko Unitateko 88 agentek parte hartu zuten. Guztiak 27 ibilgailuetan joan ziren Altsasura.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, atxiloketak 08:30ak eta 09:30ak artean izan ziren. Lau altsasuar atxilotuak, lehenik Iruñeko Guardia Zibilaren komandantziara eraman zituzten eta gero  Espainiako Auzitegi Nazionalera, 16:15ean iritsiz. Gobernuak gaineratu duenez, operatiboa egin zen egunean Guardia Zibilak ez zuen inolako isunik jarri.

Azken lau atxilotuek gaur 111 egun egin dituzte preso. Adurrek, Jokinek eta Oihanek, berriz, 680.

 

Albiste hau Guaixe.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.