78ko San Ferminak gogoan: Hamar kanta Germán Rodríguezen omenez

  • Duela 40 urte, 1978ko uztailaren 8an, poliziak Germán Rodríguez gaztea hil zuen tiroz Iruñeko zezen plazatik gertu. Omenaldi moduan, hainbat artistaren kantak bildu dituen SF 78 gogoan! lana plazaratu du Gor diskoetxeak.


2018ko apirilaren 06an - 09:35

"Egia, justizia eta ordaina" helburu dituen San Fermines 78 Gogoan herri ekimenarekin lankidetzan osatu dute bilduma, eta hark jasoko ditu lanaren irabaziak.

Diskoan parte hartu duten artistek, "1978ko uztaileko gertaeretatik berrogei urteko ibilbide luze honetan sentitu zena, sentitu dena eta orain gure baitan sentitzen ari garena irudikatu dute", diote Gor diskoetxetik. "Bidenabar, eta hori da lan honetako helburuetako bat, zenbait belaunaldi elkarrekin lotu ditugu: orduko artistak oraingo gazteekin. Eta, orobat, German Rodriguezen figura eta 1978ko sanferminetako gertaeren berri emanen diegu belaunaldi berriei: nola gertatu zen eta gure hiriarendako zer ekarri zuen –eta ondoren zer ekarri duen–.

Artista parte hartzaileak dira: Fermin Balencia, El Drogas + La Venganza de la abuela, Leihotikan, Los del Rayo, Altxatu, Balerdi Balerdi, La Chula Potra, Iruña Soviet Band, Sofokaos eta Streetwise.

1978ko San Ferminetan gertatutakoez egindako dokumentalaren trailerra:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


Eguneraketa berriak daude