776 langileri urtebetez eragingo dion espedientea aurkeztu du Tubos Reunidosek

  • Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak enplegu erregulazio espedientearen dokumentazioa eman die langileen ordezkariei. Dokumentazioaren nondik norakoak modu sakonean aztertzeko denborarik izan ez badute ere, sindikatuek jakinarazi dute espedienteak 776 langileri eragingo diela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 30an - 09:31
2012an Tubos Reunidoseko langileek zuzendaritzaren aurrean protesta egin zuten (Arg.: Aiaraldea)

Espedientetik kanpo geratu dira zuzendaritza, arloko arduradunak, komertzialak, zerbitzu medikua eta zaintzaileak.

99 eguneko espedientea, ia urteko lanaldiaren herena

12 hilabeteko iraupena izango du espedienteak eta beharginek 99 egunez ez dute lanik egingo, lanaldiaren heren bat, gutxi gorabehera. Hortaz, 208 egunekoa izango da lan jarduera.

Apirilaren 4an hurrengo bilera

Langileen ordezkariak eta zuzendaritza apirilaren 4an elkartuko dira. Momentuz, ez dago akordiorik eta baldintzak alda daitezke. Horrez gain, esan bezala, sindikatuek ondo aztertu behar dute dokumentazioa.

LAB sindikatuak adierazi du ez duela negoziatzeko asmorik

LAB sindikatuak kaleratu du espedientearen inguruko balorazioa. Erakundearen ustez, enpresak bitarteko nahiko dauka aurre egiteko eskaera faltari -azken urtetan etekin ugari lortu du- eta ez luke horren zama langileengan eta gizarte segurantzarengan jarri behar.

Gauzak horrela, LABek nabarmendu du ez duela negoziazioetan parte hartzeko asmorik lanpostu guztiak bermatu ezean.

6 urte langabezia guztiz berreskuratzeko

Sindikatuak gogoratu du langileek 6 urte beharko dituztela langabezia guztiz eskuratzeko, espedienteak irauten duen bitartean erabiliko baitute. Horrekin batera LABek adierazi du ez dela soldata gehigarriaren inguruko eztabaidan inplikatuko baldin eta zuzendaritzak lanpostuak mantentzeko plana aurkezten ez badu.

Aparteko lan orduak

LABek gaineratu du ez duela ulertzen enpresak aparteko lan orduak egiteko eskaera egitea langileei, baldin eta lanik ez badago. Aldi berean, sindikatuak azaldu du Tubos Reunidos enpresaren arazoak duela 9 urte hasi zirela, 200 milioi euroko zama finantzarioa sortu zenean.

Zor horren aitzakia izan zen Condesa enpresarekin bat egitea, baina operazioa ez zen gauzatu, beraz, LABek uste du hori argitu beharra dagoela.

 

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude