75.000 litro olio banatuko ditu Errigorak 5.000 etxetara, iaz baino %65 gehiago

  • “Ederra egin dugu”. Hitz horiekin baloratu du Errigora ekimenak oliba olioaren kanpainaren emaitza: 75.000 litro olio banatu dituzte 5.000 etxe baino gehiagotara auzolanean, iaz baino %65 eta 2014an baino %150 gehiago.


2016ko martxoaren 10an - 17:12
75.000 litro olio banatuko ditu Errigorak 5.000 etxetara, iaz baino %65 gehiago. Argazkia: Errigora

Nafarroa hegoaldeak berezko dituen produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da Eskutik Eskura ekimena, “kontsumitzaile arduratsuen komunitateak osatzeko eta ekoizle arduratsuak saretzeko”.

Kanpainaren emaitzak ikusita, “aurrera jauziak” egiten ari dira bide horretan, ekimeneko kideek adierazi dutenez: 2014an 1.500 etxetara heldu ziren 30 bat herritan, 2015ean 3.000 etxe eta 50 herri izan ziren eta, aurtengoan, 5.000 etxe baino gehiagotara iritsi dira 60 herri baino gehiagotan: “Urtez urte kontsumitzaile-sarea egonkortzen ari da, eta kanpainatik kanpainara ekoizle berriak gehitu dira”.

Etxe partikularretara ez ezik, aurtengoan olioa hamaika kontsumo talde, elkarte gastronomiko, txoko eta eskola-ikastoletako jantokietara ere banatuko du ehunka boluntariok.

Hurrengo zita maiatzean jarri du Errigorak: maiatzaren 12tik 24ra kontserba loteak eskatzeko tartea zabalduko dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude