700. zenbakia kaleratu du Ttipi-Ttapak, aldizkaria sortu zenetik 37 urtera

  • Orain arteko diseinua aldatuz, itxura berria hartuko du berandu gabe Ttipi-Ttapa aldizkariak. Orain arteko atal berak mantenduko ditu, baina diseinu berriak estreinatuko ditu Tokikom plataformaren barne dauden bertze tokiko aldizkariekin batera.

Erran .eus @erran_eus
2017ko abenduaren 15a
700. zenbakiak, euskal kantuen liburuxka dakar oparitzat harpidedunentzat.

Badira 37 urte Ttipi-Ttapa sortu zela. Geroztik, Baztan, Bertizarana, Bor­tziriak, Malerreka, Leitzaldea, Urumealdea eta Xaretako kontu azkarki agertu dira aldizkarian. Gehiago edo guttiago, baina eskualdeko 46 herritako be­rriak azaldu dira Ttipi-Ttapan.  Aste honetan, aldizkariaren 700. zenbakia banatzen ari dira harpidedunen artean.

Urteotan, aldizkaria ere aldatu da: itxura, gaiak, langileak, laguntzaileak... Garaian garaiko behar eta edukietara ere moldatu behar izan du Ttipi-Ttapak, eta horri esker, eskualdeko eta kanpoko etxe aunitzetan sartu da. Datuak dira lekuko. Gaur egun, 6.000 harpidedun ditu Ttipi-Ttapak eta aldizkaririk irakurriena da gure eskualdean. CIES ikerketa enpresaren azken datuen arabera, 26.000 irakurle ditu Ttipi-Ttapak, eta liderra da eskualdean. Are gehiago, CIESek Nafarroa Garaiko mendialdean hartutako 111 udalerrien eremuan ere liderra da.

Eta hori elkarlan sare haundi baten emaitza izan da. Ttipi-Ttapa ez bailitzateke den hori izanen herritarren laguntzarik gabe: irakurleak, berriemaileak, kolaboratzaileak, iragarleak, laguntzaileak, banatzaileak... Horiei guztiei esker dago Ttipi-Ttapa dagoen tokian.

Ezin dugu aipatu gabe utzi Interneteko ataria. 1996an Interneterako saltoa egin zuen Ttipi-Ttapak. Bere edukiak sarean ezarri zituen euskarazko lehen komunikabidea izan zen gainera eta, horren aitortzan, Argia Saria ere jaso zuen. Eta 2015az geroztik, Xorroxin irratiarekin elkarlananean elikatzen dute erran.eus ataria. Teknologia berrietara egokituz, aplikazioa ere badu Erranek. Honi esker, Ttipi-Ttapa aldizkaria eta Xorroxin irratia elkarrekin daude eskuko telefonoetan eta tabletetan.

Maketa berriak

500. zenbakiaren ondotik, diseinu berriak estreinatu zituen Ttipi-Ttapak. Ale berezia borobiltzeko keinu bat izan zen. Bada 700. zenbakiaren ondotik ere aldaketak etorriko dira. Diseinu berriak, zehatzago erranda. Urrats hori ez du bakarrik eginen Ttipi-Ttapak. Tokikom Euskal Herriko tokiko komunikabideak biltzen dituen sarean sartua da Ttipi-Ttapa, eta hor dauden hemezortzi tokiko aldizkarik edizio sistema eta artxibo bateratua izanen dute. Hau da, maketak zein edukiak partekatzeko aukera izanen dute. Gainera, berandu gabe etorriko diren aldaketak izanen dira. 

Zenbaki borobila opari eta guzti

700. ale honek opari berezia ere badu: 66 euskal kantez osatutako liburuxka, hain zuzen. Ttipi-Ttapako harpidedun eta laguntzaileen artean banatzeko 7.000 liburuxka egin dira. Urteurren berezi honetan, irakurle, berriemaile, kolaboratzaile, iragarle, laguntzaile, banatzaile... Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiolako Ttipi-Ttapak.

Albiste hau Erran-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Euskarazko hedabideak  |  Nafarroa

Euskarazko hedabideak kanaletik interesatuko zaizu...
Aiaraldea Ekintzen Faktoria bizitza egitera doa

Bizitzeko proiektu baten aterpea izan asmo du. Aiaraldea Komunikazio Leihoak hauspotu du ekimena, eta komunikabide izatetik komunitate izateko jauzia ematen ari dira. Hezkuntza, feminismoa, kultura, ekonomia sozial eraldatzailea eta elikadura burujabetza ardatz, eta euskara bilgarri eta ibilgailu, bizitzeko alternatibak eraikitzen ari dira Aiaraldea Ekintzen Faktorian.


2018-04-17 | Euskara ari du
Euskara, irabazteko bidean?
MULTIMEDIA - solasaldia

Berriako kazetari Garikoitz Goikoetxeak hitzaldia egin zuen Hernaniko Biterin apirilaren 11n. Euskara irabazteko bidean liburuan, euskalgintzako 100 eragileren iritziak bildu zituen. Liburuko edukia eta bere kazetari-esperientzia oinarri hartuta, aurrera begira hartu beharreko bideei buruz mintzatu zen.

Hitzaldia hamar galderatan egituratu zuen kazetariak, eta galdera bakoitzaren ondoren ideia, iritzi edo datu nagusi batzuk laburbildu.  Honako hauek dira hamar galderak

1... [+]


2018-03-15 | Hala Bedi
Arabako Aldundiaren publizitatea: nora doa diru publikoa?

Zein dira publizitate bidez diru publiko gehien jasotzen duten hedabideak? Arabako Aldundiak publizitatea zein mediotan inbertitzen duen aztertu du Hala Bedik. El Correo de Álava da jaun eta jabe, publizitatearen %31,8a jasotzen baitu; nagusiki euskaraz aritzen diren hedabideek, aldiz, %7,4a jasotzen dute orotara.


2018-03-12 | Txerra Rodriguez
Iritzia
Hedabideak arnasgune?

“Euskararen bizberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen” liburu mardul bezain interesgarria da. Eta niri bereziki interesgarriak egin zaizkit Alberto Barandiaran eta Gorka Salcesen artikulu biak.


2018-02-28 | Kanaldude.tv
Amikuzeko Irratiaren estreinaldia
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskal irratien sarea handitzen ari da. Gure Irratia eta Antxeta irratia Lapurdin, Xiberoko Botza xiberoan, Irulegiko irratia eta 2018ko urte hasiera honetan abiatu den Amikuzeko irratia Baxe Nafarroan. Langile bat eta laguntzaile andanarekin, irratiak Amikuzeko bazterren berri emaiteko asmoa du. Donapaleuko karrika nagusian den lokala estrenatu dute otsailaren 19an.


Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako Aldundian
Hedabideetan eragiteko tresna politikoa

Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da bakarra–. Aperitibo gisa: diru gehien El Diario Vasco egunkariari eman zion iaz ere Aldundiak, 399.075 euro; eta konparaziorako, ARGIAri 4.293, ia ehun aldiz gutxiago. Herritarren ezagutzatik urrun, diru publikotik ehunka... [+]


2018-02-21 | Berria egunkaria
Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrena
MULTIMEDIA - erreportajea

Hamabost urte bete dira Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Lander Garrok zuzenduriko bideo honetan gogoratu dute itxiera.


2018-02-20 | Xabier Letona
Egunkaria, terrorismoa eta sedizioa

Goizaldea zen telefonoaren txirrinak ohetik altxa eta Joxemari Irazustak zera luzatu zidanean: “Guardia Zibilak Pello [Zubiria] atxilotu dik”. Pello? Zeuzkan azalpen apurrak eman zizkidan eta nik ezin nuen sinetsi. Ohera sartu nintzen ostera ere, erreakzionatu ezinik. Burua jira-biran nuela minutu pare baten bueltan berriz ere altxa eta Iruñetik Lasarterantz abiatu nintzen.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude